domingo, 27 de noviembre de 2011

GOXEKO GOGOETA BERO ETA ASPERTUA


Geurian badaoz be antzerakoak, haima hamen, esan daigun, atzerrian, nire erbestean, desherrian, mordoka daoz lelo berbera behin eta barriro esaten dotzuena. Ez dittue geurea lako hizkuntza txikinak maite eta are gutxiau errespetaketan, egia esan molesta egiten jakie existentzia bera hizkuntza aniztasuna berezko problema edo dalakoan daozen aldetik, hau da, euskararen moduko hizkuntza txikin bat oztopotzat hartzen dabe halanbeharrez. Zergaitik, zertarako ba beti ezbardintasunari eutsi guran? Ba sarri askotan esaten dotzuenez alkar ulertzeko balixo eztaukolako, euren ustetan hizkuntzak ei dira zenbat eta jente gehiagogas alkar ulertzeko, eztotzie ardura hizkuntza txikion atzian daozen kultura edo sentimentuak, txikina bada eztau merezi irautea, alperrikakoa da eta gainera noz edo noz desagertzeko zorian guztion onbeharrez, zenbat eta hizkuntza gutxiau gero ta hobeto, guztiok alkar ulertu ahal izateko oztopo edo muga barik, batezbe guk hizkuntza bakarra dakixelako eta gainera hizkuntzak ikasteak egundoko ahalegina suposaketan doskulako.

Alde horretatik hamen Espainia aldean etengabe adiketan dittuzu halako iruzkinak-eta, ez dabe ulerketan zer dala eta eutsi gura dotzagu euskarari, denbora alperrik galtzen gabitzela uste dabe. Baia, bestetzuk badakixe zergaitik, gure herri nortasunagas tematuta gaozelako, gure euskalduntasunagas amorratuak, eta hori dala eta saiatzen gare ahalik eta diferentzia gehien sortzen, asmatzen, eta betiere haiengandik bereiztearren edo, aurrera ibili beharrian beti atzeruntz gabiltzena leporatu ohi doskue, inoz ez euren modura kriston buru zabalak, ikasiak eta batez sasimaisuak direla.

Ez, ez dabe ulerketan hizkuntza eta kultura bat maite izatea eta ondorioz irauteko ahal bezainbeste egin gura izatea, eta zeure jarrera zelan edo halan zuriketan saiatu ezkero atoan botako dotzue betiko lelo gaiztoa: gu baserritar hutsak garela, beti geure zilborrai begira, haiek ez, haiek ostera kosmopolitak dira mugen gainetik eta daozelako, euren aberria mundua ei da, etorkizunai begira, ez gu lez iraganean geratu garela. Gero, berriz, itaundu besterik eztotzezu egin behar ea zenbat hizkuntzaz egiten dabien, gehienetan bat bakarra erantzungo dotzue, espainiar guztiona jakina, zertarako gehiago gazteleraz munduan zihar joan bazaitezke, zertarako ikasi edo sustatu gurea bezalako hizkuntza bat haiek ingelesa ondo menperatzeko gauza ez direnian.

Orduan dana ulerketan dozu, elebakarrak diren aldetik eztie gauza, ez, eurena ez dan edozein beste hizkuntza estimatzeko, hizkuntzena arraro, arrotz, arrunt begitantzen jakien, horrexegaitik darabile beti ahoan munduan hizkuntza bakarra izatea hoberena izango zan leloa. Zein ba? Ez dot uste erantzun beharra dagoenik. Hizkuntza handiaz egiten dabienez gainontzekoak bardin jakie, ingelesez ez bada, baia kosmopolita izateko ezinbesteko daukielako, premia daukielako beharbada lanerako edo, ez besterik, sekula ez beste kultura batzuk ezauketarako, ingelesa edo ezpada merezi ez dabielako, munduan kultura bakarra edo bizpahiru gehien jota be egon beharra dagoelakoan.

Edozelan be, bistan dago gure moduko herri, hizkuntza, kultura txikiak ulertu eta batezbe estimatzeko gogo falta ikaragarria dagoela hamen atzerrian. Esan badot, gauza dire handiak aintzakotzat hartzeko, baina txikina inondik ez, ez dau merezi, burua makurtu geurea baztertu eta azkenik desagertu behar gauelakoan daoz, bestelan badakigu ez gare fidatzekoak, jente burugorra, kaskamotza, baserritar hutsak eta agian be terroristak edo terroristazaleak eta hau guztiau geureari eutsi gura izateagaittik; hain gogorra eta nekeza da gizakume moderno eta kosmopolita izateko bidea.

Eta halakoak entzun behar behin eta barriro, ondotxo asko jakinda be muzin baino eztotzezula egin behar, zeureari eustsi eta kitto, guri zer ardura ezelabe ulertu edo gura eztoztienak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...