miércoles, 23 de noviembre de 2011

LAGUN IZOZTUA URTU BEHARRA


Badirudi gurean eguneko berria ezin argiagoa dela: Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez, Joseba Sarrionandiaren aurkako inolako auzirik ez dagoela adierazten duen dokumentu ofiziala jaso zuen atzo Gasteizko gobernuak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak igorria, eta, horrenbestez, Sarrionandiaren ordezkariari —haren arreba Marije Sarrionandiari— euskarazko saiakeraren arloko Euskadi literatura sariaren irabazleari dagokion dirua —18.000 euro— emango dio, horretarako behar diren urrats administratiboak egin eta gero.

Eta badago ere zirrara gazi-gozo bat euskal literaturarekin zerikusi zuzena duen berri honek Sarrionaindiaren lana egunkarietako aurreneko horrialdeetara eramateko aitzakia ederra baita, baina aldi berean ere hari emandako sariaren gorabeherek ondo asko gogorazten digute gurean badagoela, nolabait eta baita ETAren armak uztearen ondoren ere, salbuespen egoera arraro, berezi, mingarri bat. Irakurri besterik ez dugu egin honakoa behar salbuespen honen neurria hartu ahal izateko:

Idazlearen senitartekoei atzo goizean heldu zitzaien agiria. Sari banaketa hurbiltzen zela ikusirik azken hilabeteak «zoramena» izan direla azaldu du Marije Sarrionandiak: «Guk bagenekien Josebaren aurka ez zegoela ezelako kausarik zabalik, baina abokatu bat hartu eta defentsa lana egitera behartu gaituzte». Idazlearen «erabilpen politikoa» egin dutela gaineratu du, Blanca Urgell Kultura sailburuak telefonoz berari esandakoa gogoratuz: «Azaldu zidan 'presio politiko larriak' dituztelako jokatzen ari zirela horrela, eta laguntza eskatu zidan». Urgellek Joseba Sarrionandia idazle ona zela bazekiela baina pertsona txarra omen zela esandakoan, Marije Sarrionandiak gogorarazi zion neba 22 urte zituelarik 80ko hamarkadan atxilotu eta torturapean egindako deklarazioak medio sartu zutela kartzelan. «Bost urtera handik alde egin zuen, ezin zuelako han egotea gehiago jasan. Geroztik, haren berri liburuen bidez datorkigu».

Arrebak esandakoak azken egunotan Portu eta Sarasolaren torturei buruzkoa gogora dakarkigu, noski, zer-nolako indarrean dagoen auzia gaur egun ere, zer nolako antzinako inertziak edo topa ditzakegu oraindik ere eguneroko berrietan, zer nolako lan handia egon beharra dagoen trintxerak behingoz eta betiko gainditu zein birrintzeko.

Dena dela, ikaragarri ona, esanguratsua, itxaropentsua, sinbolikoa litzateke Sarri, orain jakinda ez duela espainiar justiziarekin inolako zorrik kitatzeko, Euskal Herrira hainbat arinen itzultzea, balitzateke benetako aurrerapausoa hainbeste irrikan dugun ezinbesteko normaltasunerako. Eta are pozgarriagoa, hunkigarria, litzateke Euskadi Literatura Sarien emanaldirako balitz, itzela. Bada garaia, ba, lagun izoztuak urtu daitezen behingoz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...