miércoles, 2 de noviembre de 2011

"VARIANTE OVOIDE DE LA DESOCUPACIÓN DE LA ESFERA" (Esferaren husketaren aldaki biribila)


Oteizak Bilbokoei kolokatu egin zien eskultura:"VARIANTE OVOIDE DE LA DESOCUPACIÓN DE LA ESFERA". Ez dut topatu itzulpena eta are gogo gutxiago nik egiteko. Baliteke Oteizaren gustokoen dudana, Bilbora joaten naizen aldiro nahitatez ikusi gura dudana nire gogoan hiriarekin zeharo bat egiten baitu, hots, eskultura ezin hobeto barneratua bere ingurumarian. Eta nik uste, honetaz zein gehienaz zeharo ezjakina izanda ere, erosi egin ziotela derrigorrezkoa zelako Bilbon Oteizaren halako eskultura mardul bat izatea, EHko gainerako hiriburu guztietan bezala. Ez zuten, ez, inolako asmorik hiriaren ikurra bilaka zedin, horretarako gurago zuten Puppy delako txingote loretsua, eta beharbada gehienentzat bada Bilbo Hiriaren benetako ikurra, hori da behintzat turismo txarteletan erreparatzekotan igartzen dena. Hala ere, enetako ez dago zalantzarik, Ovoide oteiztar hau berebiziko ikurra omen da hirbestean zaudelarik Bilbo hiria gogora ekartzeko, Ovoideren inguruan itsasadarra, udaletxea, ekialderantz begira (ala alderantziz, orain ez dakit) Arriaga Antzokia, mendebalderantz begira ordea estatu batuar judu batzuek Bilboko jeltzaleei saldu egin zieten museo famatu hori bere ikur-pitokeriez inguratuta... Eta beti-beti Oteizak hustutako espazio hori eskulturatik haratago balihoa bezala, egiazko hutsunea batez ere gure oroimenean balego bezala...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...