lunes, 28 de noviembre de 2011
PAREKOTASUN EZINEZKOAK
Ondo ba, agian pasatu egin nintzen Jorge Fernándezekin, badakit oso tipo jatorra , zintzoa eta batez ere atsegina dela, eta nik behintzat ironia besterik ez nuen egin nahi Karrarekin duen antzekotasun eskasaren kontura, bion arteko parekotasun ia ezinezkoa, gutxienez azalez edo eta betiere gainerakoen ikuspuntutik. Aitortzen dut berriro Jorge oso mutiko jatorra, zintzoa, guapoa eta guzti, dela, berebiziko irudi ona Arabako ardoen salmentak sustatzekoan, merezi duela egindako ohore eta gainera seguru asko ere primeran egingo duela maila handiko profesiona delako halako komediotan,
Entzun badut ere gaur goizean irratitik Martin Barriuso, marihuanaren kontsumoaren aldeko elkarte baten burua, detenitu egin zutela Bilboko udaltzainek, leporatu egin zietela berari eta elkarteko enparatukoei marihuana landu eta banatu izana. Gogora dezagun elkarteak marihuanaren osasunaren onerako kontsumoa aldarrikatzen duela, Barriuso hainbat komunikabidetan azaldu egin dela bere elkartearen nondik norakoen berri ematera, legebiltzarrean ere egon zela berdin egitearren, nolabait plazagizon ezaguna dela eta ez dela beraz batere harritzekoa bere mariarekiko lotura benetan militantea, alderantziz, nire ustetan oso txalotzeko modukoa da delako droga bigunaren legalizazioaren alde egin duen lan eskergarengatik.
Edonola ere, zeren harira ekarri dut nik Barriusoren atxiloketa? Ah bai, ez dakidala nik zer dela eta, baina albistea aditu orduko bat-bateko lotura bat egin egin dut ia ezustean ere Abrakoekin. Ala ez al da benetan adierazgarria, gogoetagarria, bata ardoaren aldarrikapena egin bitartean denok edonon goraipatua edo zoriondua izatea, eta bestea ostera mariaren aldekoa egin izanagatik espetxeratua eta zigortua?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario