martes, 1 de noviembre de 2011
PINTAMONAS 6 (NIRE AURRENEKO HUTSOPILA ARTISTA BEZALA)
Ahaztu egin zait nire haurtzaroko azken hau blogeratzea, eta beharra dago nire orduko Bruguera Stylekoa izanda bada Gasteiz zegoen Comic aldizkari edo fanzine bakarrerako egin nituetariko bat. Badirudi norbaitek esan ziola Octupus izeneko aldizkari hori zuzentzen zuen tipo bati bazegoela umemoko bat komikak egiten zituena. Bialdu ninduten, auskalo nortzuek, gogoan ez ditut-eta, harengana eta nire lanak erakutsi eta gero sudurra zimurtu baina hala eta guztiz ere zerbait txukunago egiteko eskatu ere egin zidan. Nik, jakina, gogor eutsi egin nion marrazteari, gogoratzen dut denetarik erosi egin nuela/zidatela profesional modura marrazteko edo. Nire lana ordea ez zitzaion oso gustuko izan Badaia kalean bizi zen zuzendariari. Hark eta bere lagunek benetako komikak egiten zituzten, nik ordea oraindio tebeotan ari nintzen, eta gutxi bailitzan bertan azaltzen zen umorea oso-oso nire orduko adinaren arabera. Alabaina, ezin zen bestetik esan, ni zortzi edo bederatzi urteko umemoko bat nintzen eta haiek bazebiltzan asteburuero Alde Zaharretik tabernazulorik tabernazulo...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario