Etxean bakarrik utzi nau emazteak bere gurasoekin astebetez egondako semeen bila joandakoan. Ezin lasaiago, patxadatsu, gainera, astebete luze, jendetsu, kalapitatsu, gorabeheratsu eta hainbat zentzutan etsigarri ere honen ostean, etengabe lagundua bai, baina etengabe ere zure egin beharrak esaten dizkizutenak, etengabe mota guztietako aholkuak eta ematen dizkizutenak, nork berea eta bestearenarekin zerikusirik ez duena, nor bere ikuspuntua lege bailitzan, nork bere modura joka dezazun aginduz, nork bera bezala izan zaitezen gomendatuz. Eta den-denok ez zaren vedettea bilaka zaitezen aholkatuz, den-denok egiaren jabe bailiran, den-denok auskalo zeren giltza baileukaten, den-denok betiere besteen maisu bailiran. Ah, zer plazerra, bihar arte etxean bakarrik goxo-goxo egon ahala, eta bai, faltan somatzen ditut nire mamarroak, itzel.
sábado, 29 de junio de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario