domingo, 2 de junio de 2013

ORAIN BAI, BETI AURRERA!



Badago hainbat jendek futbolari gorroto bizia diona, ez naiz kiirol hau gustuko ez dutenaz ari, hauek eskubide osoa dute gustukoa ez izateko, noski, zaleok mesprezatzen dituztenez baino. Gehienetan handiusteko xamarrak ei dira, euren futbolzaleekiko destaina oso elkarlotuta dago gainontzekoek bizitza edo mundua beraiek ez bezala ulertzearekin. Badira ere jende ustez jakituna eta fina, oso fina, batez ere uste fin-finekoak, exkisitoak, panem et circenses leloa oso barneratua dutenak eta hortik ere euren futbolzaleonganako mesprezua, berez denok alienatuak bageunde bezala kirol hori estimatzeagatik. Bada, ordea, ni uste apalean, gainontzekooi sorbalda gainetik begiratzeko enegarren asmoa, bada euren buruak kosta ahala kosta ederresteko premia, bada, noski, hobeak direla sinesteko alperrikako saioa, zeren, egon badaude, biziaren sail gehienetan bezala bestalde, gauza benetan txarrak, zatarrak, deitoregarriak, lotsagarriak, eta beharbada ere hauek guztiauek futbol munduan beste batzutan baino ageriagoak dira, larriagoak omen fenomenoa ikaragarri hedatua baitago geure gizartean; hala ere, eta hain maiz gertatu bezala, hori da multzoaren zati bat hartzea, ez besterik, berdin dio zati horrek Mourinho edo Florentino Perez baten piura duen ala ez. Tira ba, hor konpon, nork bere herrak, ezinikusiak edo maniak, horiekk eratzen gaituzte nola edo hala, eta gorago esan bezala ere hauek hautatzen ditugunean gu geu nolakoak izan gura dugun ere hautatzen ari gara. Kasu honetan, gainera, oso adierazgarria begitantzen zait handiuste hauen aukera, nabarmen zaielako gainontzekoen behin behineko zoriontasun hau, futbolak ematen diona hain behin behinekoa, arina, izanda ere, gaitzesten dutena, hau da atzoko Alavesen bigarren mailera igoerak edota Errealaren txanpionserako sailkapenak hainbat eta hainbat zalerengan egun batez behintzak zoriontsua izateko sortutakoa bezalako bizipoza, bart hirian zehar mozkor andana ospatzen ari zena behar bezala, hau, zoro-zoroan. Handiustekoek, ordea, muzin egiten diete gainerakoen bozkario honi, jende xehe, ezjakin eta arlotearena bailitzan soil-soilik. Ni ordea ikaragarri poztu nintzen nire hiriko futbol taldearen arrakastagatik zein Errealarenagatik ere bai. Badakit poz arina dela, egun batekoa izan daitekeela atsotizari erreparatzekotan, "Gure poza putzura, amets zoroen modura"; baina, badakit, edo gutxienez uste dut, ere halako poztasunez eginda dagoela bizitza, eta baita, edo batik bat, halako poztasunek honaino etengabe aitaturiko handiuste bihozgogorreko petralongandik bereizten nautela ere. Hori dela eta, Aupa Alavés, Gora Erreala!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...