martes, 11 de junio de 2013

GAIXOAK



Entzun berria dut irratitik Errusian homosexualitatea legez debekatzeko asmotan dabiltzala bertako legebiltzarkideak. Gauza benetan bitxia eta txit kontraesangarria, homofobo gehienek gaixotasuntzat hartzen baitute, beraz, ba al du zentzurik gaixotasun baten kontra legerik egiteak, gaixotasunak debeka al daitezke legez? Edonola ere, eta tokian tokiko pentsamolde edo ikuspuntu guztiak antzerakoak direla edo gutxienez errespetagarriak, alderik alde inolako zibilizazio hausturarik ez dagoela aldarrikatu edo sinetsi nahi dutenei zera esango nieke, egon badaudela aldeak, batez ere gizabanakoen libertadearen kontra jo eta ke jardun edo etengabe kolokan jartzen duten eta, alderantziz, libertade sustatu eta babesten dutenen artean. Eta honen adibiderik argiena albiste berak eragiten duen aldea; alde batetik homosexualak gaixo hutsak direlakoan daudenak, errusiar legebiltzarkide gehienen modura, eta bestalde gaixo bakarrak beraiek direla uste dugunok. Eta edonola ere, behin berriro ere, zorionak nire buruari gutxienez eta eguneroko arazoak arazo edo bidegabekeriak bidegabekeria, Mendebaldeko herri batean jaio izanagatik, bestela dena guztiontzat eta bizitzaren arlo ia guztietan apurtxo bat gogorragoa litzatekeela ziur bainago, bost axola dit niri eurozentrikoa edo dena delakoa leporatzen badidate alde horretatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...