Auzoko "feria"tik itzuli berriak gara (guk txikitan "barraka" generitzen) etxera. Baldin badago haurtzaroa edo nerabezaroa ere erabat atzera utzi duzun adibide edo seinalerik hori da egiaztatzea halako lekuak paradisutik infernura aldatu zaizkizula zure gogoan. Bazoaz, noski, haurrak dituzulako, gaur gainera hauen lehengusina, hauek zuk txikitan bezala berdin-berdin goza dezaten, zuk behinola izandako plazer edo atsegin ikaragarri eder, hunkigarri, arin haiek izan ditzaten, merezi dutelako ere bai. Alabaina, bada aspaldi ere halako ferietara joan beharrean zaudenean zuk zeuk batere gozatzen ez duzula, guztiz kontrakoa, halako feriak sufrikario aparta bilakatzen zaizkizu dagoeneko etengabe bultzatzen/zapaltzen zaituen jendetza, entzungor uzten zaituen berebiziko zaratotsa, sakela sekula ez bezala husten dizuten ferianteak batere gogoko ez dituzu eta. Den-dena desatsegina zaizu, soberan bazina bezala benetan goxatzen ari den jendartean, bertan zure astia alperrik galtzen bazina bezala, baten batek daki zeren kontura baina nahitaez iruzur egingo balizute bezala. Eta hala guztiz ere, zure bi semeak haietako barraka batera igota dakusatzazunean hainbeste atsekabetzen zaituen giro itogarri edo gogaikarri hori ziplo ahaztutzen zaizu zure haurtzaroa pozez zoratzen ari diren zeure semeen muxu zoriontsuetan topatu berri duzulako nahigabean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario