lunes, 17 de junio de 2013

IGANDEKO GOGOETA SUMINDUAK



 Eta honekin zer adierazi nahi zuten atzo: "Iheslari politikoak urratsak egiteko prest agertu dira, haien etxeratzea has dadin", haiek eta batik bat ordezkatzen duten erakunde armatuak eragindako herio, kalte eta min oso-osoagatik barkazioa eskatzeko gertu daudela? Ala ez, agian ez diote inori, euskal gizarteari kasuko, ezertan eskatu beharrik, agian gauza guztiz alderantzizkoa omen da, guk eskertu egin behar genieke gure alde borrokan egin izanagatik edota nolabait ere konpentsatu/saritu behar haiek urtetan pairatu dituzten erbestea, segizioa, nekeak eta. Egiatan uste al lukete, sinestarazi nahi ligukete haien sufrikarioa haiek eragindako biktimenaren parean egon litekeela? Garai benetan narrasak borreroek gainontzekoei ukatu egin zizkien duintasuna, begirunea eta batik bat bizia aldarrikatzen dituztenean, euskal gizartea haiekien zorretan balego bezala. Eskuzabaltasuna bakea sendotzeko eta euskak gizartea berradiskidetzeko bidea izan liteke, baina inondik inora borreroekiko -haiek zein besteak- morroitza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...