domingo, 9 de junio de 2013

NIRE HERRIKO ALKATEA



Oh, oh, zer nolako ausarta da Gasteizko PP alkatea, bere alderdiaren aginduei muzin egin diela!!! Itxurosoa, hori da nire jaioterriko eta ikaskide-ohia, itxura baino maite eta erabiltzen ez duena, beti-beti balizko hautesleen aurrean ondo geratzeko gure hiriko gehiengoaren ikus/pentsamoldei erreparatuz. Itxurosoa bezain gezurteroa eta batez ere zitala. Badaki Maroto jaunak euren hirikideek aditu nahi dutena, eta berak belarrira goxo-goxo esaten die. Hori dela eta, nabarmendu egin zen etorkinen kontra, batik bat musulmanen kontra, hauen mezkiten kontra, hauen erlijio zein kulturaren kontrako adierazpenetan, hauei ustez eta legez kanpo jasotzen zituzten diru laguntzak kentzeko aginduetan. Bazekien orduko alkategaiak horrek boto andana emango ziona, bazekien horixe zela hainbat eta hainbat auzok politikari bate ezpainetatik entzun nahi duena. Berak esan zien, azaldu zen oso kementsu etorkinen kontra bertakoen alde egiteko. Berdin zion, noski, zuzena zen ala ez, berak zekien eta nahi zuen bakarra egiazko hautesleen botoa ziurtatzea omen zen, hori da, horretan datza, tipo benetan nazkante, faltsu, maltzur eta makur-makur honi diodan herra, politikaren okerrena ordezkatzen baitu bete-betean, itxurakeria hutsa, beharbada politika egiteko modu edo hobeto esanda trikimailu oso moderno batzuk, hau da, edozein logika motarik gabekoak. Orain, Garoñakoa, ekologista eta guzti azalduko zaigu jauntxo harroputz eta handinahi hau, herriak eskatzen duena izan ohi du beti estakuru. Bai jaun-andreok, baldin badaude egiazko politikari zitalak horiek dira Marotoren kastakoak, ez ezkuindarrak ez eta ezkertiarrak ere direla sinestarazi nahi dizutenak, horiek bai direla arriskutsuak. Batez ere, gezur hutsa delako, badaude oraindio ezkerra eta eskuma, begira bestela Maroto jaunaren jende xehearen benetako arazoekiko arduragabekeria, ez dio batere ardura, berak European Green Capital delakoarekin zer ikusia duen oro nahiago du, bere hirian inor larri ez balego bezala, hiria sekula baino atzeratuago ez balego bezala gure ingurukoen aldean, eta horrexegatik ere irratitik azaltzen zaigunean Gasteiz nazioarteko hainbat hiri dotore edo itxurosorekin konparatzen du harro-harro, bere kezkak-eta kanpoan daudelako. Edonola ere, baldin badago paleto peto-petoa, hori da kosmopolitarena egitea gustuko duena, ez besterik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...