Harri eta zur nabil, dexente erresumindurik. Aditu berri diet irratitik Gasteizko biltzarkideei Euskadi Eguna delakoaren kontura hika-mika, jaiegunaren zergatia edo aldatzeko elkarri mokoka, Euskadirena izan beharrean euskararena izan zedinBilduren proposamen bat eztabaidagai. Asaldatu naute, bai, beste ezer garrantzitsuagorik, premiazkoagorik ez balego bezala goiz oso batez halako huskeria legebiltzarrean lehentasun. Benetan lotsagarria bezain adierazgarria denbora alperrik galtzeko duten joera besterik ezean. Ez diot gorago aipaturiko jaieguna aldatu behar ez denik, ez, berdin dit zeharo jai hori eta beste. Alabaina, bada zerbait zinez zikina edo zatarra eta batez ere gaur egun gauden egoera sozio-ekonomiko larrian halako eztabaida hutsalez dihardutenean jendeari benetan arduratzen zaionaz jardun beharrean, badago gainera asko lotsatzekoa nire ustetan, delako jaieguna bertan behera utzi beharrean, esan nahi dut berriro lanegun aldatu beharrean, jaia kosta ahala kosta gordetzeko zuriketan ari direnean.
jueves, 6 de junio de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
EL RESORT
Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario