miércoles, 5 de junio de 2013

GIZONEZKO ZOROAK



Nire emazteak Med Man-zaletu ninduen aspaldi ekinaren ekinez. Lehenik oso txukun-txukun egindako telesail bat zela aitortu behar nion; beharko, hemen egiten direnekin alderatu ezkero, non ezer zaintzen ez dutela ematen duen kasik, ez irudirik, ez gidoirik, ez eta inolako egiantzekotasun historikorik zenbait telesailetan ere. Geroago, ordea, Truper bezalako pertsonai xamur besteko xelebreekin maitemindu nintzen doi-doi, agian Truperen lehen nagusi eta gero bazkide den ileurdinarekin batik bat. Eta zer esanik ez, eta berriro ere Espainakoen aldean, tramak-eta izugarri ondo eramoldatuak begitantzen zaizkit, den-dena oso findua, zenbait atal aspergarria suerta liteke, noski, baina betiere orohar hartuta ez du parekorik hemengo Cuentamerekin, Mad Men delakoa, azken buruan, hori baino ez da, plubizitatearen munduaren hastapenak islatu nahi dituen telesaila eta honekin batera EE.BB.etako gizartearen bilakaera historikoa. Publizitatearen munduaren bilakaera honi dagokionez nabarmen da gauzak askotxo aldatu direla, aspaldi hain ageria edo gordina zen matxismoa nolabait bigundu edo kamustu egin dela urteak pasa ahala, hori da funtsean gaineratzen dudan bideo benetan interes/gogoetaharri honek erakutsi nahi diguna, hain zuzen. Baina, hau guztiau itxuraz baino ez delakoan nago, edo agian bazirudien matxismoaren kontra dexente aurreratuak geundela eta beste behin ere, hainbeste hamaika gauzatan bezala, atzerantz gabiltza. Ikusi besterik ez dago telebistatik ematen dituzten hainbat iragarki, non emakumezkoek berriro hartzen dituzten propio omen dituzten rolak, publizitatea egiten dutenek amore egin balute bezala berdintasunaren erronkan, hau da, nekatu balira bezala gizartearen errealitate gordinaren kontrako iragarkiek behar bezala saltzen ez dutelako, hau da, gizarte hori guk uste bezainbeste aurreratua edo berdinzalea egiatan ez dagoela inor baino lehenago konturatu balira bezala. Edonola ere, ondoko bideo hau txalotzeko modukoa da, batez ere asko eta askorendako hain agerikoa ez dena polito erakusten du eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...