martes, 4 de junio de 2013

KATALANAREN SEMEA




Ez dut inolako dudarik, katalanaren semea hemen Espainia aldean milaka espainiar zintzo eta jatorrek miretsia izango zen ezazun bailuten, frantziar jakobinismorik nardagarriena ordezkatzen du eta, eta hori da, duda izpirik gabe, hemengo hainbat eta hainbat bihotzeko jakobino etengabean aldarrikatzen ari dena, berdin dio ahapeka edo ahoa betean, pena dute hemen gauzak hain samurrak ez zazkiela inguruko abertzale petral, zital eta hutsalen erruz, horrexegatik sarrien erabiltzen duten esamoldea zera omen da: "urrutiegi joan gara autonomia estatuarekin abertzale nazkanteok asetzearren". Goraipatzen dute, horrenbestez, Vall ministro harroputzaren jokabide sorgorra bezain gogorra, Frantziari inbidia itzela diote, betidanik gainera, edo azken mendeetako Espainiaren historia ez al da izan Frantziaren parera jartzeko etengabeko eta alperrikako saio bat? Funtsean honen jakobinismo famatua zertan datza?: "ez baldin bazara Ile-de-France bezalako lurralde batean, hau da, frantsesa ama hizkuntza ez duen lurralde batean, izor zaitez, ez zara lehenengo mailako hiritarra, atzerritik etorritako senegal edo magrebiarren antzera frantsestu behar duzu zure burua nahitaez, bestela badakizu, Kaledonia Berriko indigenak bezala..."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...