Euskaraz litzateke marmitako, baina hitz hau erdara esangura oso zehatz batez aldatu denez gero beste bat bilatu behar genuke hegaluzez egiten den sukalkiarekin ez nahasteko. Edonola ere, egiazko marmitakoak egin ohi dira marmitara patatekin botatzen den edozein itsas-janarirekin. Munduan zehar ezagunena edo Provenzako Bullabesa (Bouillabaisse) omen da. Zenbait osagai kenduta ez du aparteko misteriorik, egia esan, arrain-zopa hutsa da gurean baino osagai gehiagorekin, banaka batzuek patatak, lursagarrak, ere botatzen dizkiote. Portugal aldeko Caldereida ere oso-oso antzerakoa da, agian arrain motetan edo zenbait bizi/osagarritan dago aldea, ez dakit ba nik. Edonola ere, antzerako"marmitakoak" kostalde guztietan egiten dira, gogora ekarri berri dut orain Marokoko bat non espeziek badute aparteko lekua. Alabaina, hemen Asturias aldean, eta Santader edo Galizan, "Calderetas" (Nafarroa eta Aragoi aldekoak oso bestelakoak dira, hemen, kostaldekoez ari gara) izugarri goxoak izaten dira, zoratzeko modukoak dira bertan sartzen baita Kantauri aldeko edozein itsaski. Gaur eguerdian, oraintsu, bat ikaragarri goxo-goxo bat prestatu dut hainbat itsaskirekin, hemen oso prezio onean baitaude. Gidaburutzat nuen errezetak azafraia edo koloregarria botatzeko aholkatzen zidan; kakazaharra, banekien nik hori oso arrunta dela jende helduaren artean. Nik, ordea, ez dut gomendatzen, ez du merezi, arraina eta itsaskiak onak badira, baduzu Albariño edo txakolin erdipurdiko bat, patatak ere goxoak badira -nik Galizako gorriak oso atsegin ditut halako sukaldietarako-, eta fumé eder bat egin baldin baduzu, nahikoa duzu, dexente. Hurrengorako badakit, bien bitartean ea datorren behingoan nire bikotea biak elkarrekin bazkaltzearren!!! Hostia hi! Iritsi berri da, on egizue, ez dut hau zuzentzen.
miércoles, 19 de junio de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario