martes, 7 de junio de 2011
ALBATIK DATOR IKASBIDEA
Albiste ikaragarri ona da ondo asko erakusten baitu gauzak egin daitezkeela bide zuzenetatik, hots, bide demokratikoei eutsiz, hiritarren borodantea errespetatuz eta batez ere eztabaidak saihestu barik, dena iripizpidera ekarriz, eta baita duela urte batzuk lehenago baliabide demokratiko eta baketsuen bitartez ere Txekoslovakian, Groelandian, Montenegron edota Quebecen gertatu bezala. Batzutan aldeko emaitzak eta bestetzutan kontrakoak, ezta ezer gertatzen, ezer benetan larririk ohiko edo ezinbesteko eragozpen eta aldaketak alde batera lagata, edota norbanakoen egoera berrira moldatu beharra.
Albiste ona da, bai, ni EHrenaren kontra izanda ere, ezezkoa emango bainuen independentziaren aldeko balizko eta behineneko erreferendo batean, Espainera batzen gaituena banatzekoa baino guztiz handiago eta sendoagoa delakoan nago-eta. Oraingoz, behintzat, auskalo geroan zer hartuko dudan aintzakotzat, elkarbizitza on baterako bi aldeak ados eta eroso egon behar baitira, biotako batek ekiten baldin badio besteari denetarik inposatu nahian ezinezkoa suertatzen da elkarren artekoa, aski dela esan behar eta agian inoiz aintzat ez hartutakoa hausnarrean egin bestelako irtenbiderik ezean. Gizarteak askotxo eta azkartxo aldatzen dira, belaunaldiak bezainbeste, leiatasunak barne, mendeetako elkarbizitza Historiak behartua ez baldin bada benetako elkar borondatezkoa gauzatzen hasten noizbait apur liteke behin betiko, Portugalen suertatu bazen behinola, zergatik ez, ez litzateke batere komeni edo onuragarri gizabanakoen eguneroko bizimodurako, nik uste dut, baina gauzak horrela izanda bitarteko baketsu eta demokratikoak erabiltzea da gutxien eska genezakeena.
Hori dela dela deritzot nik hain garrantzitsua eta batez ere onuragarria albiste honi, norbaiten adibide izan dadin:
Eskoziak independentzia lortu ahal izateko bi erreferendum egin beharko dira, lehenengoa Eskoziako Gobernuak antolatua eta, irabaziz gero, Britainia Handiko Gobernuak antolatutako bigarren bat, Michael Moore Erresuma Batuko Eskoziarako idazkariak adierazi duenez. Haren hitzetan, Alex Salmond Eskoziako lehen ministroaren administrazioak "kontsulta-erreferenduma" antolatzeko eskumena besterik ez dauka. Legezkoa izateko, Konstituzioari dagokion auzia den heinean, beharrezkoa ei da gobernu britainiarrak antolatutako bigarren erreferendum bat egitea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario