sábado, 25 de junio de 2011

ZURE-ZUREA


Zer dela eta kosta egiten da hainbestetan gure hizkuntza antzematea zenbait horma edo iruditan? Gaur goizean Gasteizen erdialdetik paseatzen ari ginela, laster Bilbo aldeko mamutzar batek zurrupaturik izango den entitate baten egoitza zaharreko iragarki handi-handi bat, ia aurrealde osoa estaltzen zuen: Parte de ti / zu abiaputu: Hau da, nolabait adierazi nahian laster ez buru ez buztanik izango ez duena, ustezko batze edo fusio hori irenste hutsa baita, arrain handiak txikerrak jango ditu. Badiote ezetz, arrain handi horrek errespetatuko diela txikerrei euren zatia, ez duela bion sosekin gogoko edo batez ere negozioko izango duenerako erabiliko, norl bere esparrua izaten iraungo duela. Bai zera! Orduan zertarako hainbeste komedia, zeren edo noren sosen beharrean zeuden ba, zertarako?
Tira ba, garai berriak direla diote, hil ala bizikoak, arrain txikia gizendu behar nola edo hala, bestela nola aurre egin gainontzeko itsasoko harrapakariei.

Horregatik ez zuen zentzu handirik oraindik Vital Kutxaren egoitza zaharretik zintzilikaturiko leloak: Parte de ti, bai zera! Eta euskarazkoa? Are gutxiago, zu abiapuntu, zeretik, nondik, nora edo. Ala ez al zatekeen hobe itzulia izango: zure-zurea eta kitto.

Jakina, hirko euskaldunok ez dugu oso euskal sen handirik, txit murritza baino, erdara hor nagusi daramagu geure barnean, ahopuntan, etengabe itzultzen dugu erdaratik euskerara: baina hainbesteraino ote????

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...