sábado, 18 de junio de 2011

GOGOETAGARRIA


Uda partean milaka ikaslek Boronia alderantz jotzen dute mintza praktika bila, haietako asko eta asko euskara nola edo hala bikaindu guran dabien ikastolakumiak, gehienak euren euskara maila edo hizkera propioa makala edo traketsa dalakoan, egiazko euskeria ikasgeletan ikasitakoa ez dala sinetsita, egiazkoa, jatorra, berezkoa, mendi magaletako baserrietakoa baino, baserritarrak altxor horren jabe bakarrak balira lez, haiek bakarrik erabiltzen dabielako hizkuntza hau behar bezala, gainontzekook ostera erdipurdizka edo euskalgaizto hutsa.

Noski, egunero eta ia beti euskaraz barra-barra, etengabe, guztiekin, eiten dauenak badauko hizkuntzaren sen benetan sakon, zorrotz eta zolia, dudarik ez, beharko. Baina, zer-nolako maila dauko be baserritar horrek bere bizi-inguruarekin zerikusia ez daukien gauzetaz berba eitteko? Auskalo, bai, gehienetan erderakadak erreskadan, baina halandaguztizbe hori da berbeta bizia, jatorra, bardin dutzo hiztegia bere egunerokotasunetik kanpo oso zabala ez baldin bada, euskalneologismo gehienak arrotzak bajakoz, oraindio benetan bizirik dan euskararen lagina izango dalako halanbeharrez eta poztu behar ginake holan izanda, zeren bestela gu ikastolakume kaletarrok eiten doguna bigarren hizkuntza gisako euskara dalako bakar-bakarrik, erdararen menpeko nahitaez, gure balizko euskal sena harbeletan eta liburuetan batez be ikasia edo jasoa dalako. Edozelan be, aitortu beharrian gaoz eskolan jasotako euskara horregas gauza garela geure gaur egungo gizartearen hainbat gai jorratzeko dotore-dotore. Baina agian besterik ez, horrexgatik dira, diraue, beharrezko, ezinbesteko halako egonaldiak edo noizean behingo mintzaldiak euskara benetan bizirik daukienekin.

Gauza bitxia, benetan, geurea bezalako hizkuntzena, hizkera jasoa edo unibertsitateetan edo komunikabideetan egon beharrean baserrietan baitago: gogoetagarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...