miércoles, 15 de junio de 2011

SANCHO EL SABIOREN APOPILO



Oso berri pozkarria da enetako, noski, behin baino gehiagotan fakultateko idazlanak egiteko asmotan zapaldu egin dudan nire hiriko liburutegi edota artxibategiak, Sancho el Sabio izenekoak, nire liburuak bertantxe gordeta izatea.

Gogoratzen dut ondo asko La Senda edo Bidezidorra pasalekuaren aldeko etxetzar dotore eta bikain berriztatuan kokatuta zegoen liburutegi eta artxibategi zaharra, bertan ordu pila sartu nuen halamoduzko, erdipurdizko idazlantxoak egiteko, euskal adarreko Historia eta Geografia arloan hain naorak ziren bikainak-eta jasotze aldera. Eraikinak, zer esanik ez, txunditzen ninduen, tamainan agian apala izanda ere, bai etxaurretik zein barrutik ikaragarri txukuna omen zen, dotorezia apaingailu handirik gabe, gure burgesia txikiaren eredu gogoangarria. Orain dela gutxi ordea badakit aldatu zutela eraikin berri eta txit moderno eta estiloso batera, ez dut ezagutzen, ezin dut beraz tutik ere esan, beharbada noizbait urreratuko naiz nire liburuen bila, disimuluz beti, sikiera norbaitek bila edo eska ditzan.

Eta bai, noski, badakit esandako guztia nire handiustearen erakuslea dela, baina ze gurozu, gaurdaino behintzat nire liburutxoek ez dizkidate inondik onura, poz edo mozkin handirik eman eta halako huskeriak begitantzen zaizkit benetan aipagarriak; sic transit gloria mundi...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...