lunes, 20 de junio de 2011
DIRTY OLD TOWN
Urtero bezala uda hasieran Irlandako iragandako oroitzapenak borborka datozkidala. Ez dago data zehatzik, Eireko edozein huskeria dela medio oroimina hasten da, orduko oroitzapen ia guztiak -hau da, zenbait neskarekikoa alde batera lagata- oso goxoak, xamurrak, hunkigarriak begitantzen zaizkidalako, bene-benetan. Aurtengoa hasi da Bloomsday delakoaren albistearekin batera. Aurtengoa beraz inoiz baino literazaleagoak direla esan nezake, orain arte ez bainaiz orduko lagunetaz gogoratu hango nire bihotzeko zenbait idazletaz baino, besteak beste James Joyce eta Liam O´Flaherty, aurrenekoa aipatutako eta blogeratutako ospakizunagatik, eta bigarrengoa orain dela gutxi Jonh Forden bere nobela batean oinarrituriko pelikuka bat bota egin zutelako telebistatik, benetan gogoangarria.
Baina, lasai, ez egin ihesi, ez dudala jardungo Irlandako idazle harrobi ikaragarri naroaz, ez eta gogokoen edo maiteen ditudan irlandar idazlanetaz, nire mitoetaz labur esanda, Irlandak eguzkia zerugainean azaldu orduko iradokitzen didanaz baino.
Bai, jaunandreok, eguzkia azaldu baita hor goian lehendabizi, aspaldiko partez, eta esan liteke banagoela hunkituta eta guzti, uda usaina hedatzen ari baita nonnahitik, eta uda usainarekin batera garagardo gosea, nire kasuan ikaragarri gogorra, zitala, dena, amorratzen nagoela arratsaldea noiz iritsiko etxetik irteteko pasiatzera, luze ibili eta gero nonbait garagardo handi, hotz-hotz eta goxo-goxo bat zurrupatzeko, bat edo bi, berdin dio, eguraldiak eskatzen dio, eguzki oskarbiak eskaintzen digu, bazen garaia, bai, hodeipeko bizitza ez baita batere samurra, etengabekoa baldin bada behintzat.
Eta badakit ere, honekin batera, arratsaldean garagardoa eskuetan izanda, Irlanda gogora ekarriko dudala. Zer, nola, nor eta zertarako, auskalo, ezin asmatu, aspaldi honetan oroitzen naiz gero eta gehiago, bertan egoera ekonomiko larria dela medio, noski, aspaldian ezagututako irlandar lagunetaz. Ez dut beraien berririk, galdu dut harremana erabat, distantzia eta bizitzaren nondik norakoen errua, bai, bizi osoko benetako lagun onak ez galdu bitartean konformatzen naiz; baina, hala eta guztiz ere, orduan ezagututakoetaz ere akordatzen naiz txitean-pitean. Nola ez egin, gehienak jende ikaragarri jatorra baitzen, primeran pasa nuen euren ondoan, denetarik bizi eta edan egin genuen. Eta eskerronekoa izaten saiatzen naizenez, behin akordura ekarrita gustatuko litzaidake haiek begitantzea Temple Barreko edozein pub ilunetan pintetan zein kantetan, langabe eta lanetik irten eta gero, ezkonduak ala ez, txiroak ala aberatsak, bizian garaile ala garaituak, osasuntsuak beti, alaiak beti bezala, eta beti-beti goiari eutsita. Jakin badakit ere hau gehiegi eskatzea dela, tamalez. Ala agian ez, agian zurrutetan eta guzti beti bezain kementsu eta umoretsu iraungo duten.
Eta baldin dago bat-bateko oroitzapen hau osatzeko musikarik, hona hemen Ewan MacCollek idatzitako Dirty Old Town famatua, nik gustukoen dudan bertsioa, noski, Poguesena:
I met my love by the gas works wall
Dreamed a dream by the old canal
I Kissed my girl by the factory wall
Dirty old town
Dirty old town
Clouds are drifting across the moon
Cats are prowling on their beat
Spring's a girl from the streets at night
Dirty old town
Dirty old town
I Heard a siren from the docks
Saw a train set the night on fire
I Smelled the spring on the smoky wind
Dirty old town
Dirty old town
I'm gonna make me a big sharp axe
Shining steel tempered in the fire
I'll chop you down like an old dead tree
Dirty old town
Dirty old town
I met my love by the gas works wall
Dreamed a dream by the old canal
I kissed my girl by the factory wall
Dirty old town
Dirty old town
Dirty old town
Dirty old town
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario