domingo, 19 de junio de 2011

UNEAN UNEKOA


Zelako domeka edarra gaurkoa! Bagenuen gaurko nire bikotearen senitartekoekiko betekizunetariko bat; baina, zorionez, bere aitak berebiziko pirrilera zuen, gaixo-gaixo jarri egin da, eta askatu egin gara gaurko eguzki ederra libre eta pozarren goxatze aldera. Orduan, Xixon aldera joaten erabaki dugu eguna paseatzen pasatzera. Primeran, ezin hobeto laurok bakarrik tipi-tapa kaialdetik barrena- Bazkaldu dugu plaza nagusiko jatetxe jator batean bapo-bapo: sagardoa goxo-goxo zegoen aspaldiko partez, gutxitan bezala, ez baitago giro botatzen dizutenean zuk egin dezazun tramankulu alu hori eman beharrean. Honezkero, hondartzaraino hurreratu eta T eta deabrukumeak hondartzaren ertzeraino joan dira oinak uretan sartzera. Ni, ordea, pasealekuan geratu egin naiz umearen aulkia eta hiruron zapatak nire kargu. Ikusi egin ditut, beraz, eskudeletik uretan plisti-plasta, umea zeharo biluzik eta bestea galtzontzilotan, biak nik inola ere adi ez nezakeen barre-algaraka, hirurak egundokoa goxatuz. Orduan, nekeak neke, bart lo txikia egin baitut, pasealekuko aulki batean eseri eta handik itsaso zabalera, zeru ikaragarri oskarbira eta nire aurretik igarotzen zen orori so egon naiz luzaro, zeharo arduragabe. Hain goxo, pozik eta batez ere lasai nengoen ezen gogoeta egin baitut nahitaez, hauek bezalako uneak direla delako zoriontasunaren oinarri edo mamia, horrelakoetan datzala eta kitto, edota are zehatzago ere, zoriontasuna unean uneko barne-bake/barearen hautemate hutsa dela,

Hori da behintzat gaurko leloa, biharkoa, auskalo!

*argazkiak ez dira gaurkoak, ezta aurtengoak ere, nik behintzat, kapela eta guzti, kapela azpian, banituen oraindio ile banaka batzuk gehiago...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...