jueves, 9 de junio de 2011
TELEHUSKERIA
ZEIN POLITA, ZEIN EDERRA... ZEIN ZUHURRA, JATORRA ETA BATEZ ERE PROFESIONALA DA LEIRE GAUR EGUNGO TELEBISTARI AURRE EGINEZ. Bai, guapa, panpoxa, moñoña, pertxenta, nahi adina esan leike Leire Martinezen kontura, neska apartekoa da-ta. Halaber, azpimarratu behar ere Leire goxoa bezain zuhurra, jatorraaaaa eta zuzena dela, ezin hobeto portatzen dakiena swon busineess mundu alu horretan, eta adibideak adibide ETBko Finlandia saioan ze ondo jokatu zuen Alkainen txorakeriak zirela medio, betiere irrifarretsu eta moldagarri. Ikaragarri benetan bera bezalako artisteek pairatu beharrekoa jendartean azaltzearren. Umorezko saioak omen, bai, zenbait pasartetan akaso, baina gehienetan, eta antzeko edozein tele kateatan suertatu bezala, benetan negargarriak dira, audientziak dira lege eta gehiengoaren legeak badirudi dela oieskeria, baldarkeria galanta baitago telebistako edonon, eta edonola ere saltzen duena da eta kitto, ezer handirik ez esan liteke-eta.
Gauzak horrela izanda ezta harritzekoa norbait telesaio batera gonbidatu eta mamizko elkarrizketa sakon eta batik bat erakargarri bat egin beharrean helburua da, xede bakarra, bera txotxongilo bihurtzea ikuskizunak aurrera egin dezan, mota guztietako pikoterietan parte har dezan. Bost axola die gonbidatuak esatekoak, agian zeozer itaunduko diote azalez zenbait zertzelada eman dezan bere bizi edo azken lanari buruz. Baina, berehalaxe moztuko diote, badaezpada norbait pantaila aurrean aharrausika hasten den, ez baitzaie batere interesatzen saiokoei, haiek espektakuloren zain daude, hori dela eta dantza araziko dute gonbidatua, galdera inozo, ergel edo txepel sorta ikaragarria egingo diote inondik ere bere barne kezkak-edo husteko modukoa eta are gutxiago bere lanaren nondik norakoak ezagutu ahal izateko, maiz ere irribarretsu edo aho zabalik irautearekin bakarrik nahikoa badute ere.
Berdin dio euskaraz, galegoz, txinieraz, ketxuaz edo swahilieraz baldin bada, gaur egungo telebista ia oro antzeko parezido, kaka hutsa, kakazaharra, gutxien inporta zaiena mamizko ezer hedatzea, nahi dute espektakuloa eta kitto, zenbat eta inozo gehien pantaila aurrean erakarri eta finkatu gero eta hobeto, arrakasta handiagoa. Gainerako guztia, ordea, nori axola zaio, inori ez, edo hori da behintzat tele-jauntxoek jokatzen duten bezala, inori interesatuko ez balitzaio bezala Leirek esan beharrekoa, bera dantzan, kantetan edo batez ere etengabeko barre-algaratan ikustearekin aski dute-eta.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario