domingo, 5 de diciembre de 2010

XABIER LETE HIL ZAIGU


Igande luze eta hitsa gurasoenean, nazkatuta beti bezala. Arrastian interneta piztu eta horra hor eguneko albiste tristea, hunkigarria, XABIER LETE hil zaigu. Badirudi bazegoela aspalditik gaitz batek jota, ezin izan diola eutsi eta azkenean bere bihotzak amore egin duela, 65 urterekin.

Ez dakit noraino merezi duen albiste horrekin luzatzeak, ezagun zuenarendako ia dena esana dago eta ez duenarendako ordea sarean zehar nahi adina argibide dago gure kulturaren goi mailako egile honi buruzkoa.

Xabier Lete kantaria ezaguna zen euskaldungoak, baliteke ez hainbeste poeta gisa, baina baldin bazen zerbait horixe zen, poeta hutsa, garbia, eztia, zorrotza, oparoa... zer dela eta hainbeste adjetibo, handia esatearekin aski dugu, handia, oso, zen Lete jauna

Ni liluratzen ninduten bere kantuek, batik bat bere ahots ikaragarri sakon eta malenkoniatsuak, ederra benetan. Badakit bere belaunaldia agian ez dela behar bezainbeste estimatua edo ezagutua gaur egun, bera bezalako kantaegileek ez dutela oso ospe ona, sarritan trupa eta guzti egiten dietela aspergarriak direlakoan, baina baziren euren garaian euskal kulturaren berriztatzaileak, bere garairik beltzenetan nolabait auspotu egin zutenak, etorkizun oparoago baten hazia bota egin zutenak eta batez ere ekinaren ekinez orduko euskalgintza makala, zapaldua, desdainatua, berpiztu eta aberastu egin zutenak, orduan umemokoak baino ez ginenak ere biziki hunkitu gintuztenak.

Lete bazen gainera aparteko sentiberatasun baten jabea, izugarri fina bere hizkeran zein gogoetan, bere bide propioa jorratu egin zuena, taldekeriak zein garaiotako iskanbilak zein ezinikusiak alde batera lagata bere estilo fina eta batik bat duina sortu egin zuena, bere garaian, euskalgintzaren inguruko asko ta askok baino lehenago, ETA gaitzesi egin zuena, nola bestela, bizitzaren giza alde guztiak jorratzen zituen olerkaria izanda.

Galdu genuen aspaldian Imanol, arestian Laboa, orain Lete, badoaz, bai, euskalgintzaren urrezko garaietako izarrak banan-banan.

Eta ez dakit nik zer dela eta galtzen naizen nire hitz jarioan, Xabier Lete zer-nolakoa zen adierazten edo, berak aspaldi ondo baino hobeto azaldu zigularik:


Ni naiz
erreka zikinen iturri garbiak
aurkitu nahi dituen poeta tristea.
Ni naiz
kaleetan zehar neguko eguzkitan
lanera dijoan gizon bakartia.
Ni naiz
lorerik gabe gelditzen ari den
ardaska legorra,
ni naiz
pasio zahar guztiak kixkali nahi dituen
bihotz iheskorra.
Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien
arrazoi gordea,
nora ote dijoan denbora aldakorrak
daraman bidea.

Ni naiz
borrokaren erdian ilunpetan etsita
amur ematen duen pizti beldurtia.
Ni naiz
ezerezetik ihes munduaren erdian
ezin aurkitutako amets urrutia.
Ni naiz
irrifar bakoitzean gaztetasun hondarrak
galtzen dituena,
ni naiz
itsasoko haizeak gogor astintzen dituen
lainoen negarra.

Ez zaidazu galdetu...Ni naiz
Erreka zikinen iturri garbiak
Aurkitu nahi dituen poeta trixtea

Ni naiz kaleetan zehar
neguko eguzkitan lanera dihoan
gizon bakartia

Ni naiz
Hostorik gabe gelditzen ari den
ardaska lehorra

Ni naiz
pasio zahar guztiak
kiskali nahi dituen bihotz iheskorra

Etzaidazu galdetu
Gauza ilun guztien
Arrazoi gordea
Nora ote dihoan
Denbora aldakorrak
Daraman bidea

Ni naiz
Burrukaren erdian ilunpetan etsita
amur ematen duen pizti bildurtia

Ni naiz
ezerezetik ihes munduaren erdian
ezin aurkitutako amets urrutia

Ni naiz
irrifar bakoitzean gaztetasun hondarrak
galtzen dituena

Ni naiz
itsasoko haizeak gogor astintzen dituen
lainoen negarrak

Etzaidazu galdetu
Gauza ilun guztien
Arrazoi gordea
Nora ote dihoan
Denbora aldakorrak
Daraman bidea

Ni naiz
txori heglari bat lurtasun zabarrari
etsipenez loturik dadukan katea

Ni naiz
beste asko bezala neguko eguzkitan
hotzak hiltzen dagoen gizon bakartia

Ni naiz
lorerik gabe gelditzen ari den
ardaxka lehorra

Ni naiz
pasio zahar guztiak kiskali nahi dituen
bihotz iheskorra

Etzaidazu galdetu
Gauza ilun guztien

Arrazoi gordea
Nora ote dihoan
Denbora aldakorrak
Daraman bidea

Lara lara lara laralala...

Ni naiz
txori hegalari bat lurtasun zaharrari
etsipenez loturik dadukan katea.



AGUR ETA OHORE POETA HANDIARI!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...