sábado, 4 de diciembre de 2010
NON DAO EDURRE?????
Iritsi bagare etxera, nire gurasoenera esan gurot, non dao edurra?, badauket txikixe kexetan, esaten dust engainau in dodala, beti guzurretan nabilela, prometitzen dutzedala gauza bat eta gero beti huts, koitaduek ez dau edurre inondik ikusten, izanbe geixena urtu egin da dagoeneko, mendixen bakarrik ikus leike, oso goxien gainera, baeuken gaixoak edurrezko mamarro bat eiteko behin hona ailegatuta, haren Oviedoko aixkide bateri argazkitxo bat bialtzeko asmotan, pozarren etorri da baia alperrik, Berroztiko etxien eztao edur arrastorik. Atzo ostera esanusten amak etxien ingiratuta egoazela, ezin ebiela urten bizi dien zulotik. Egixe esan, deitusten zapatu goxien bixamunera arte faborez ez juateko, oso arriskutsue zala, eguraldixak onera jo arte.
Gaur jagi gare zerue ziharo hoskarbi, ezta hodei bape, edarra benetan bidea kostaldetik Gasteizaino. Edurra bai, apurtxo bat Gorbeia aldean, mendi tontorretan geixenbat, Zuialdean baegoen nahikotxo, baia Zuigoitia pasata gero eta gutxiao, nun arraio dau edur madarikatue? Inonbez, sentitzen dot, ixa dana urtu da, prometituriko negue juan dxako umetxoai, eta nik esan konformau bier garela atzo egunkariko azgazkixekin, halanbeharrez.
Eztao modurik aite perfektue izateko, saiatu saiatuko naz hurrengoen be, baia jakina, bada garaixa nire premuek jakin daixela bere aitek ezin dauela borrokau eguraldixan gorabeheren kontra, enaz Jaungoikua behin eta barriro saiatu arren. Okerrena Olantzeroa aitatu eta bildurrak badauela atortu dustela ene semiak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario