lunes, 20 de diciembre de 2010
MOSEN BERNAT ETXEPAREREN KANTUIA
Banabil gogotik kendu ezinik hainbertze miresten baina erdi ahaztuta nuen eta orai hildakoan behin berriro entzuten zein (bir)rakurtzen ari naizen Leteri buruz ia guzia, hau da, BERRIA egunkariak bere omenez emandako txokoan azaltzen den guziari so egunero. Atzo bertan leitu nuen ARGIA aldizkariak egindako elkarrizketa 2006 urtean edo. Bazioen Letek, euskal poesiaz galdetua, klasikoen artean Etxepare gustuko bai, baina gehienbat bere poesia erotikoa gainerakoa bainoago. Zer erranik ez, halako irakurri eta zuzen-zuzen jo egin dut klasikoen gordailura Etxepareren poema ustezko lizunen bila. Behin topatuta leitzeari baino ulertzeari ekin beharrean nago, zeren ete Etxepareren hizkera behenafarreraz gain ahotik zuzen-zuzen idatzitakoa baita, ezin zen bertzerik izan gure letreen historia tippira igaro baita euskarazko aurreneko idazle bezala, berak ez zuen bertzelako eredurik belarriz eta oso tentuz erabili zuena baizik. Bitxiak dira, bai, amodiozko bertso hauek, amini bat xaloak ere bai, arrunt lotuta gainera orduko temakikarekila, hots, amodiozkoak bainoago desamodiozkoak omen ziren, Sarasketako apezak sufritu bertzerik ez baitzuen egin emakumezkoen erruz edo, beharbada horrexegatik ere apez sartu zen edo auskalo, ez dakit ba nik noizkoak diren poemak, noiz utzi zion emakumezkoen amodioa kantatzeari Jaungoikoarenari egitearren. Badirudi ere Etxeparek ez zuela lirika kultua ezagutzen eta horrebertzez herriko ahozko poesia edo bertso neurriak erabili egin zituela, baliteke herriak berak kantatua izan zitezen. Edonola ere, baldin bada Etxepararen poesian zeozer azpimarratzekorik, baita Letek esandakoari muzin eginez ere (zaletasun orok du bere zedarri ala salbuespen), ez litzateke bere amodiozko poesia, bere deskarguz egindako MOSEN BERNAT ETXEPAREREN KANTUIA poema luzea baino, hau da, ustez edo Nafarroako jatorrizko erregeari traizio egin izanagatik espetxeraturik izan zenekoa, nik uste poesia orok eta ia ezinbertzez, eta batez ere ordukoak, eskatzen ote dituen pose edo itxura hutsaz haratagokoak direla, errugabetze poema bat da, beraz uler genezake bi aldetatik, batetik barkazio modukoa edo erruaren ukatze hutsa, zentzu honetan ontsa eta luze hausnartutik, poema eta bertzetik burua baino bihotzez egindakoa, egotzitako errua ez ulerturik bere barrenak zinez hustutzen dituen errugabekoarena. Edonola ere, nire irudikoz poema honen azkeneko bi bertso multzoak dira duda izpirik gabe zintzoenak, bertan libertadearen goraipamen bat izan ez ezik, baita bere erregeari egindako erreprotxe xume bat ere nabarmen antzematen baita:
Iangoikua orai dizit egiteko handia
Hiri honetan eriozez hilzen duzu jendia
Gathibutan hil enadin gizon ogen gabia
Osorik othoi ialgiteko zuk idazu bidia
Izterbegiak eztagidan gibeletik irria
Ogenduru zuian eta han galdu dik bizia.
Libertatia nola baita gauzetako hobena
Gathibutan egoitia hala pena gaizena
Ni bezala eztadila othoi ehor engana
Ez etare hiz orotan fida ere gizona
Iangoikua zuk begira niri ere zuzena.
Amen.
*sarean ez dagoenez Etxepararen marrazkirik bere Bearneko leotzean ezinbertzeko girgiluekin, moldatu behar izan baiz bere sortetxea omen zenaren argazkiarekila. Sinestazue bertzelako aukerak kaxkarragoak zirela.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario