jueves, 16 de diciembre de 2010

BETIKOEN ITXURAKERIA


Bere garaian, hots, hausteskunde garaian, Patxi Lopezek egin bezala, orain dela pare bat egun Basagoiti jauna bildu zen hainbat euskaltzalerekin Euskaltzaindiaren egoitzan bere alderdiaren euskarekiko jarrera berria, hau da, ia iraultzailea, erakusteko asmotan. Esan zuen Basagoiti jaunak euskara "bizirik" nahi zuela, eta hori, dirudienez, bada txalotzeko modukoa El Correo bezalako egungarientzat. "Bizirik", hau da, Doñanako lintzeak edo Auñamendiko arrano gorrien antzera. Honez gain ere mea culpa bezalako aldarri bat bota egin zuen Basagoitik, iraganean bere alderdiak euskarari bizkarra hitzez zein eginez eman ziola aitortuz. Dena dela, Euskadiko PPren buruak hitzaldia bukatu zuen Euskara babestea eta sustatzea guztioi dagokigu esanez. Ederto, oso ondo, primeran. Eta? Sinisten badiogu Basagoiti jaunari. Beharko, gustatuko, gure kolore guztietako euskal agintariei (ala ez al da benetan harritzeko modukoa herri bateko zenbait agintarik herri honen bi hizkuntzetako baten kontra jardutea edo ekitea?) euskararekiko begirunea zein oinarrizko atxikimendua etengabe eskatzen diegunok halako zerbait zinez txalotu behar genuke, poztu behar ginateke. Baina nik behintzat sudurra zimurtzen dut, oso, baliteke euskotaliban arriskutsu bat izatea, gainontzekoek euskaltasuna ia beti zalantzapean jartzen dutenetariko bat euskaraz zelan moldatzen diren edo zenbat maite duten asmatu arte, agian aitortu beharrean nago nire aurreritziak handi eta gogorregiak direla Basagoiti bezalako tipo listopasatu, sasijakintsu eta batez ere liberalarro eta superdemokratiko baten hitzak bere neurrian behar bezala uler ahal izateko.

Baliteke bai, baina ezin dit inork eskatu aldeko inolako konfiantzazko botorik ematea orain dela bi astebete edo El PAIS egunkarian Anton Damborenerari, Bizkaiko PPren buru hautatu berriari, honako hau irakurri eta gero: Si estuviéramos en el Gobierno no financiaríamos ikastolas privadas en Francia, por poner otro ejemplo. Y no sé por qué hay que financiar determinados medios de comunicación en euskera y no a todos los medios.

Eta hau guztiau euskopepero bakar baten jarrera pentsonal hutsa edota "bertso librea" ez dela erakustearren, gaur bertan Eusko Legebiltzarrekoa:

PSE-EE eta PPren aldeko botoekin, Eusko Legebiltzarrak Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpoko ikastetxeei diru-laguntzarik zuzenean ez ematea proposatu dio Jaurlaritzari. Gaur goizean eztabaidatu dute gaia Legebiltzarrean, UPyD alderdiak aurkeztuta. Azkenean, ordea, alderdi horrek kontra bozkatu du, euren asmoa laguntza "erabat" kentzea zelako. Izan ere, gaur onartutako proposamenak ez dio eragingo 2012. urtera arte Seaskari urtero 400.000 euro emateko jada hartuta dagoen erabakiari.

Txalo bi txalo euskararekiko atxikimendua zein konpromisua prentsaurreetan lau haizetara ozen aldarrikatzen zutenentzat, baina hori da esana, egina oso bestelakoa da, egina gauzatzen gaurko proposamenarekin zeinek baino hobeto erakusten duena eusko jaurlaritza hau mantentzen duten bi alderdien euskarakiko benetako jokabidea, ez jendaurrean guztioi erakutsi nahi diguten jarrera superdemokratiko, supertolerantea eta batez ere arras kulturalanitza sinestarazteko komeni zaiena soil-soilik.

Edo bestela esanda, sar al dakioke norbaiti kasketean krisiaren aitzakiaz Espainiako Gobernuak atzerrian gaztelera hedatzeko asmoz Cervantes Institutoak-eta, Moscun zein Tokion, zabalik egon daitezen diru laguntzak bertan behera uztea bat-batean? Jakina ezetz, baina badirudi gure konstituziozale amorratuok ez dituztela oso begi onez Seaska bezalako ikastolek "bizirik" iraun zezaten diru laguntzak ikusten. Gaztelera ez dago inolako languntzaren beharrean bizirik jarraitzeko, ala agian bai? -galde diezaiogun Gorka Maneirori badaezpadada, gauza da guztiz kontrakoa sinestarazten saiatzeko...- euskara, ordea, Iparraldean bai, noski, inolako duda barik, hau da, Euskal Herrian bertan, bai, frantsesek ez baitiote behar adina laguntzen, euskarak ez du inolako errekonozimentu legalik, egia esan bost axola die euskararen etorkizunak frantsesei, Euskadiko hainbat eta hainbat biziguztiko demokrata listopasaturi bezala. Eta hauen eskutan jarri egin dugu gure altxorrik preziatuena, beraiek esanda beren aldarrikapen hutsal edota txit itsurosoetan. EMAN DA ZABAL ZAZU, bai noski, zuen gezur borobilak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...