jueves, 30 de diciembre de 2010

ZIRUJANO????


Leitu dut DIARIO DE NOTICIASen arabako gazte gehigarrian, euskara hutsean idatzita datorrena, zinez txalotzekoa, oso beharrezkoa ere gazteok nolabait halako euskarazko komunikabidei atxikitzearren, Arburu mendiaren inguruko artikulutxo bat, bihotz-bihotzez maite dudan Arabar mendialdeko zenbait herrixka aipatzen zituen; Aletxa, Arenaza, Atauri, Elorza, Maeztu, Musitu, Sabando eta, ezustean, CIRUJANO, sekula ez entzundakoa, baina behin ez, ezta birritan ere, idazlea zeharo konbentzirutik zegoen Arraia aldean ebakuntzak egiten dituen medikuaren izena duen herrixka bat bazegoela.

Ez du garrantzi handirik, huskeria da, badakit, baina gazte gehigarria izanda suposatzen dut idazlea ere gaztea dela, euskaraz idatzita zegoenez euskaldun, eta Arabako gauzetaz ziharduenez arabarra. Baina, hala eta guztiz, badirudi ere ZEKUIANO/CICUJANO izena ez zitzaiola batere ezagun. Euskaldea ondo ezagutu ezkero, mendi ibilaldiak maitatzekoan, ezagun izan behar litzaioke nahitaez, gurea ezta oso probintzi handia eta gure herrien izendegia ere lau etxeko herriez gainezka izanda ere ezta oso luzea, nik uste behintzat euskalduna eta kazetaria baldin bada ere gogoan hartu beharko zuela halabeharrez.

Okerrak oker, jakina, denok egiten ditugu eta nik inork bezainbeste, blog honexen sarrera gehienak froga. Baina ez dakit nik, nire inguruan somatzen dut gero eta hedatuago, zenbat eta gazte ikasiagoak edo trebatuagoak, gero eta gutxiago ezagutzen dute euren ingurua. Hori larria begitantzen zait, hala nola izenak, Historia ere ezezagun izan dakiekelakoan. Ala agian berdin zaie, horregatik oker zaitezke behin eta berriro zirujano batek sekula egingo ez zuen bezala.

Edo bestela esanda, non zegoen zuzentzailea? Ba al daude? Merezi al zaie halako zerbait zuzentzea?

Berriro diot, huskeria ematen du, baina ez hainbeste aspaldi honetan huskeriez beteta iristen baitzaizkigu egunkariak-eta, eta ezta kasua inondik ez, baina hasia naiz somatzen ere sarritan hutsok ez direla hain inuxenteak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...