miércoles, 8 de diciembre de 2010
Euskalherri nerea ezin zaitut maite, non biziko nintzateke zugandik aparte
Bat nator oso Anjel Lertxundik idatzitakoarekin Xabier Leteren omenezko zenbait aldarrikapenen gainera, batik bat Urgell Kultura sailburuarena. Atsekabetzen du, asko, Lete bezalako artista handi bat hiltzen denean bere balore artistikoak azpimarratu beharrean edozein gizabanakori berez, printzipioz edo, suposatu behar zaizkion demokratikoak baizik. Lertxundik berak azaltzen digu zergatia: Baina haren ezpal demokratikoa azpimarratu duena entzun egin nahi nuke gaztelaniaz diharduen poeta on baten heriotzan haren ezpal demokratikoa lehenesten, eta bide batez -deskuiduan bezala-, haren eremu kulturala eta linguistikoa berrogeialdian jartzen. Ematen baitu hori azpimarratzen duena beste zerbait ari zaigula esaten: euskararen eremua ez da demokratikoa, baina begira, begira Leteren ereduari...
Ez da egon, ez, oso fina, Urgell anderea, badirudi kosta ahala kosta Leteren itzala bere gobernuarenarekin bat egitea nahi zuela nolabait adierazi nahian Leterena dela bidea euskaltzale ororentzat, hau guztiau jakina oso ageriko kutsu paternalita batez, benetan higuingarria, batez ere hildakoaren lorpen artistiko txit miresgarriak, hunkigarriak ene irudiko, erabat ahaztutzen dituzunean.
Edonola ere, poetaren Euskal Herriarekiko jarrera argi eta garbi idatzita utzi egin zuen Letek berak, aldian behin komunikabideetan egiten zituen aldarrikapenetan, baina betiere, betiko, bere urrezko bertsoetan:
Behar zaitut Euskadi desesperatuki
puta batek alkola behar duen gisa
zinema ilun baten ate bazterretik
oinaizez eta irainez, gorrotoz beterik
behar zaitut Euskadi, gogoaren kontra
kolpatzen nauzunean arnasa ustelez
mespretzuzko ordainez zugana hurbilduz
mozkorrez betetako kale zikinetan
behar zaitut Euskadi, espantuzko herri
paretari sorbaldaz jartzen nauzunean
hain itsusia zera une gehienetan
basa eta zakarra zure umeekin
behar zaitut Euskadi, etxean atzerri
herbeste hurbilean beldurrez bizituz
badakit eta nola hilko nauzun laister
argudio gaiztoen arma zekenekin
behar zaitut, Euskadi, koleraz beterik
zu zeran bezain makur ni ere naizenez
madarikatzen zaitut deskantsurik gabe
irainez musukatuz errenditu arte
behar zaitut, Euskadi, eta alferrik da
ez zaitudala maite oihukatzen badut
ohera naramazu gauero zurekin
maindire odolduek irentsi nazaten
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario