domingo, 12 de diciembre de 2010

BIANDITZEN NEGUA IZAN ZENEKOA


Badirudi doazkigula kantariak negu atarian
badirudi olerkari bat gutxiago dugula urte bukaeran
norbait ari da inoiz entzun nahi ez nituenak kontu kontari
ahanztura hozminduetatik ezustean bortitz sortutako tristura
aspaldi itzali egindako soinu zaharrak belarriratu berriak
orduko kantu xamurrak eta poema ederren lilura ahantzia
berriro gogora ekarritako soinu hunkigarrien etengabea
behin berriro pozarren pairatu beharreko bihotz urradurak
iragana hurbil, oraina zurbil, geroa bipil

Mintzen du neguak asko, oinaze mugagabekoa
poetaren heriotzaren berria jasotakoan
badakit geratuko direla bertsoak gogoangarri
soinuak behin eta berriro entzun ahal izango ditudala
poemek eragindako urradura berbera bihotzean
eta agian ere poeta tristearen gezurrezko irudia
baina, hainbeste edertasun sortu eta oparitu egin zigunak
galdezka ari naiz noizbait izango ote duen ordezkari

Enbor beretik sortuko dira besteak
hala nola inoiz gorazarrerik eder eta betikorrena
merezitako artzain bertsolari bakartia
ezin hobeto eta maitekiroago ordezkatu egin zuen
egusentian eskuak izozten zitzazkion olerkariak

Neguan izan zen, negua zorigaiztoaren aterpea
Neguko bakardadea inoiz baino hotzagoa
Neguko hotzikara omen da heriotza
Neguko txori guztiak omen dira beltzak

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...