martes, 21 de diciembre de 2010
TAXUZKO IKERLANA
Frantziako herritar batek bere etxeko armairu batean gordetako buru baltsamatua Nafarroako errege Henrike III.arena da (1553-1610). Hala ziurtatu du aditu talde batek. Philippe Charlier hileta historikoetan aditua den mediku espezialistak zuzendutako hemeretzi laguneko taldeak egin du aurkikuntza. Burua erretiroa hartua zuen gizon batek gordea zeukan etxeko armairu batean. Adituen esanetan, «egoera onean dago» hura gordetzeko emaitza onak ematen zituen baltsamatzeko teknika italiar bat erabili zelako.
Beti harritu nau zenbait sendagilek euren hurkoak sendatzeko duen borondate edo joera eskasak (izan ere, nik ondo baino ezagutzen dut haietariko bat, gaixoen sufrimendua ezin pairatu duena, beraz, ez du lanik egiten gaixoekin, senda ditzatela bere lankideek, bere bokazioa horrelakoa da-eta) Ez zaie gustatzen gaixoekin harremanetan egotea, gogogabetzen dituztela diotela, nahiago dutela euren ogibidearen beste edozein betebehar, hala nola Enrike IIIren kaskazurrearen nondik norakoak ikertzea, hots, delako juramendu hipokratikoari muzin eginez bizitakoen artean ibili beharrean hildakoak gustuagoko izan hauek ez dizutelako inolako eragozpenik edo eroztarik egiten, lan egin dezakezu zure laginaren ondoan, inolako gizalege edo begiramendurik erakutsi behar izan gabe, libre zara aiztoa gogotik gorpuan sartzeko, harakinarena egiteko lasai asko, eta zorte apur batez ere, zure lana ondo bete ezkero, izango duzu aukera British Medical Journal aldizkari bezalako zenbaitetan zure ikerlana argitaratzeko, hau da, onetsitko zaituzte munduko ikerlari txit goraipagarrien artean, alajaina. Baina ez duzu inor sendatzeko lagundu, zure emana historialariendako ezin hobea, noski, ikaragarri interesgarria aspaldiko nafar/frantziar errege baten bizi/heriotzaren gorabeherak asmatzeko, kultura da, noski. Baina medizina ote? Ez al dira arkeologia aldizkariak hau bezalako lanak argitaratzeko aproposagoak?
Oso gertutik jarraitzen ditut medizina ikerkuntzarekin zer ikusi duten albiste guztiak, nolabait esanda medizina ikerkuntza da elikatzen gaituena, ordainpeko lana ematen diguna, eta horrexegatik nola edo hala ikerkuntza honek dituen zailtasun, eragozpen edo murrizketak ezin hobeto ezagutu eta oso kontuan hartzen ditudalako Enrikerena bezalako argitarapenak asaldatzen nau; hau ezta medizina, arkeologia baizik, argitara dezatela beraz behar duen lekuan, badagoela tamalez ikerlari pila, benetakoak, biziak sendatzeko ezinbesteko ikerlanak egin dituztenak, eta gehien-gehienak British ez dakit zer hostia bezalako aldizkari garrantzitsu eta batez ere itxuroso horretan zeozer argitaratzeko egunduko oztopoak topatzen dituztenak.
Zer pentsatu ematen dit aldizkari honenak, bizitzaren edo gizartearen hainbat arlotan bezala ikuskizuna, espektakuloa, nagusi dela, ez benetan inporta duena, zientzian edo beste edozein arlotan aurrera egiteko laguntzen duena, arreta erakartzen duena. Eta bada, berriro diot, beharrezkoa edo onuragarria arreta ere deitzen duena ezagutaraztea, baina zer bere lekuan, eta Enrikerena interasgarria bai, baina ez garrantzitsua medizina aldizkari horretan azaltzeko bezainbat. Ageri da arinkeria edonora iritsi dela, nola esan orduan datozen ikerlariei ikerkuntza serio batean bai nahitaez denbora zein diru galera handia aintzat ez hartzeko, hobe dutela Almanzorren kaskezurra topatzea taxuzko ikerlan bat egiteko, esate baterako, Almanzor delakoa musulman zintzoa ez zela erakusten duten frogak bilduz hortzen ikerketak erakutsi egin duelako ardoa parrastan edaten zuena...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario