lunes, 27 de diciembre de 2010

KATE HORRETAN DENOK BATERA


Ez naute zale, ezta aldeko ere, ez diet inoiz bozkatu eta ziurrenik ez dut sekuka santan egingo. Ez ditut gogoko jeltzaleak, batez ere gogoz eta bihotzez ezkerrekoa naizenez, euren abertzaletasun murriztu eta murriztatzaileak maite omen duten herriari mesede baino kalte gehiago egin dio, besteak beste aintzinako zatiketa pokitikoa gaur egun erabat soziologikoa bihurtu izana, bai herrialdeka, bai gizamaila edo euskal hiritarren jatorriaren arabera. Haiek aldarrikatzen duten Euzkadi ezta bestetzuek gogoan dugun EH, haiek estatu berri bat eraiki nahi dute, nik helburu dut EH indartu/zuzpertu bat, hots, euskararen herria berriro euskaldun edo aldi berean ere beti bezain anitza, norbanakoen libertadea lehentasun dudan aldetik, zenbat eta euskadunago, gero eta hobeto; eredu politikoak ez dit batere axola.

Dena dela, nire burua euskaltzaletzat hartzen dudan aldetik betiere ni bezainbeste diren politikariak estimatu egin ditut, ez dit ardura abertzaleak diren ala ez. Egia esan, antzekorik ez baldin baziren guztiz hobeto ene ustez, horrek erakusten baitu ondo baino honeto euskara ez dela banaka batzuen ondarea denona baino.

Tamalez, urte askotan abertzalei euskaltzaletasuna suposatu bitartean gainontzekoei ukatu egin zaie; ezin zuten euskara maite, erdara zein Espainarekiko harreman zein mota guztietako loturak aintzakotzat izatearekin batera. Gezurra zen, baliteke egiaren erdia, euskal abertzale porrokatu asko eta askok ahoz bai, euskara izugarri maite zuten, baina bihotzez eta batez ere eginez, batere ez, ez zuten beren eguneroko zereginetan kontuan hartzen, euskal hiztunek ez zuten behar beste erabiltzen eta erdaldunak zirenek ez zioten euskaldun izateari ekiten, ez zuten denborarik, edonola ere halako betekizuna euren seme-alabei leporatu ohi zieten hauek guztiak ikastoletara bidaliz, haietariko askok ez zuten hori ere egiten, nahiago zituzten frantses, ingles ikastetxeak edota enparatuak etorkizuneko etilea behar bezala heziko zelakoan; ez ziren fio, ez, beraiek etengabe aldarrikatutako hezkuntza eredu euskaldunaz, gehiengoari inposatu nahi ziotenaz, hain zuzen ere.

Eta hala eta guztiz ere, euskara edonon eta edonori inponsatzeko politika guztiei men egiten zieten ustezko euskaltzaleok edo bihotzeko abertzale erdalzaleok. Besteek bai, euskara ikas dezatela nahitaez, guk ez, nahi bai, baina ezin, ez dugu denborarik, herri bat eraikitzen ari gara, gure seme-alabek ikasiko eta etorkizunean nor den euskal hiritarra eta nor ez haiek erabikiko dute ere.

Arabako kasuan horrela izan da inon baino gehiagotan, alde baterik herrialde erdaldunenaz gain, eta nahiz eta azalez edo ahoz euskararen alde egon, urtean zehar ospatzen diren euskararen aldeko haimaika ekitalditara zintzo-zintzo joanda ere, herrialdeko abertzale gehienak bihotzez eta eguneroko eginez erdalzale peto-petoak omen ziren euskararen hainbat eta hainbait oinarrizko errebendikapen erabat baztertzen baitzituzten derrigorrezko aldeko hitzak bota eta gero. Egon egon badira salbuespenak, hor ditugu edonon euskaraz egiten saiatzen zen Ansola diputatu nagusi ohia edo aldez edo moldez saiatzen den gaur egungoa, Xabier Agirre, Gerenabarrena ABBren burua bera edota Gasteizko zinegotzia den Prusilla jauna.

Ezin da besterik izan azken hamarkadotan Araban euskararekiko atxikimenduak ikaragarri gora egin baitu hiztun berrien zenbatekoarekin batera. Zoritxarrez, kontrako jarrera ere hedatzen joan egin da urteak joan ahala, zenbat eta euskaldun gehiago egon, gero eta elebakarzale gehiago, gero eta elebakarzale sutsuago. Errua azken hamarkadetako euskararen inposaketa gurea bezalako herrialde ia zeharo erdalduan. Ez ditugu erdaldunak behar bezala kontuan hartu, uste izan dugu gehiengoa benetako euskaltzalea zela eta guztiz oker geunden, inposaketa azalez zen bitartean ez zuten inolako arazorik haiek ere euskara aintzat hartzen zutela esateko. Alabaina, ustezko inposaketa hau euren etxeetara heldu orduko, bai euren seme-alabak ulertzen eta benetan maite ez duten hizkuntza batean eskolatu egin behar izan dituztelako, bai administrazioan sartzeko hizkuntzaren ezagutza maila bat eskatzen zaielako, euskara oztopo eta arrotz dutela asmatu dute, hizkuntzaren arerioak bilakatu ditugu.

Ezta harritzekoa beraz abertzaleak ez diren arabar politikari gehienak euskaltzaleak ez izateaz gain, miresmen edo begirune eskasa erakustea euskararekiko. Horregatik ez dute -Ustaranek esan bezala- barneratu euskarak hirian behar duen oinarrizko betekizunik, horregatik ere ez diote inolako ikuspunturik ematen inolako garrantzizko ezertan. Euskara banaka batzuen obsesio hutsa delakoan, gutxiengo oso markatu eta ideologikoki oso identifikatu batena, ez dute ezer aldekorik egingo, ez die boto gehiago ematen, alderantziz, horretarako euskal abertzaleak badaudela susmatuz kontrako jarrerak eurenganatu nahiago dituzte, dena da politika; zikina gainera inoiz ez bezala. Eta kultura, jakina, aitzakia hutsa ere botook eskuratzen saiatzeko orduan.

Eta zertara dator hau guztia? Azpimarratzeko harritu egin nauela joandako igandean DIARIO DE NOTICIASen EAJkoek Gasteizko alkategai hautatu duten Gorka Ustarani egindako elkarrizketa luzean irakurritakoak. Euskara ikasi ez ezik, euskarari ere eusten dio ahal duen aldiro, eta badu ere oso ikuspegi zorrotz eta zehatza hiriko euskaldungoaren lehentasunei buruz, hau da, hirian euskarak izan behar duen tokiari buruz, euskararen arazoa, egotekotan, bere hiztunena baita, ez udal gazeta batean itxuroso gedatzeko edo gutxienez tramitea betetzeko eta kitto hizkuntzaren batazbestearena.


Gasteiz. Euskara da euskaldun egiten gaituena. Urtaran guztiz ados dago esaldi honekin eta 17 urte zituenean euskaltegian matrikulatu zen bere nahia errealitatea bihurtzeko. Bi hamarkada geroago, euskara eta gaztelaniaz erreztasun berdinarekin erabiltzen ditu eta udaletxean sartzerakoan argi utziko du hizkuntza honek gasteiztarrentzat duen garrantzia


Euskara da Europako hizkuntza zaharrenetariko bat eta euskal herritarron kultur ondarerik preziatuena. Udalan ere politikook bi hizkuntz ofizialak erabili behar ditugu eta horretan saiatuko naiz. Gasteizen badago komunitate euskaldun garrantzitsu bat eta euskaraz erantzun beharko diogu. Hori da nire asmoa eta nire konpromisoa.

Hor dabil. Kezkatzen nauena da Alderdi Sozialistak euskararen erabilera edo euskarazko kultur ekintzak aste batera mugatuko dituela. Ez du barneratu euskarak behar duen zeharkakotasun puntu hori, urtean zehar garatzen diren ekintzetan presente egon behar dela. Amorrua ematen dit Patxi Lazcozek Gasteizen hiriburutza aldarrikatzen duenean ze ikuspuntu eskasa ematen dion euskarari eta, honen ordez, ze garrantzia ematen dion dirua lortzeari. Ahaztu egiten du EAEren hiriburua bagara, EAEren kultura, hizkuntza, nortasuna, ohiturak eta abarren isla izan beharko genukeela.

Azken bolada honetan euskararen ezagupena nabarmen handitu handitu egin da, baina ez ordea erabilera. Hor dago erronka. Kezkagarria da Unescok ateratako azken datuak hizkuntzari buruzko azterketan. Txosten horretan argi geratzen da euskara egoera arriskutsu batean dagoela.

Ez eta hori aldatu beharra dago. Nik neurri handi batean euskara erabiliko dut. Halaxe egiten dut Biltzar Nagusietan, ez bakarrik agurrean, baizik eta nire ideiak isladatzeko ere

Nire ustetan, zinez diot, oso txalotzekoa Ustaranen jarrera hau, esan bezala oso bitxia, murritza, izan baita urte askotan bere alderdikideen artean ere. Nola gauzatzen duen gogoan duen guztia, auskalo, bera da erakutsi behar diguna, kostatuko zaio, noski, bere alderdiak ez baitu batete erraza berriro alkatetza berreskuratzea. Baina, berak ordea badu abantaila handi bat, oso gaztea da, eta segurasko ezagutuko du Leteren abesti ia mitikoa: Izarren Hautsa...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...