sábado, 12 de febrero de 2011
ENEGARREN ITXURAKERIA
Bitxia da oso nola ikusi ohi diren kanpotik bertako gauzak (bertako diot sorterrian nagoelako), gehienetan badirudi bertakook baino hamaika aldiz hobeto badakitela zer den komeni zaiguna, gu hemen bizi garelarik, gaitzatik hain gertu, kutsaturik, ez baikara jabetzen hainbat gauzataz, besteak bete ezker abertzale delakoarekin eginbeharrekoaz, ez garela konturatzen behin berriro ziria sartu nahi zigutela enegarren aldiz. Haiek, ordea, ba, susmo izan ez ezik, ondo asko badakite Batasuna ohia Sortu alderdi berriaren atzean dagoela. Bai noski, eta batasunakide ohi guztiok legez edo kutsatuta daudenez gero euren itzala edonon somatu orduko legegabetu behar da alderdi berria. Kanpoko buruargioi ez die axola alderdi honen aldarrikapenen mamia, bortxakeria salatu izana, ETArena hain zuzen ere, baliabide baketsuak zein demokratikoak goretsi edo ETAren aldeko edozein adierazpen egingo duen alderdikidea bota behar izana. Badirudi alderdi berria Alderdi Legeak ebatzitakoarekin bat datorrela oso-osorik, ezingo zen bestela izan Iruinek-eta propio eramoldatu ote baitituzte alderdiaren estatutuak, asmoa behingoz delako legeak eskatzen duena zinez betetzea baitzen. Baina, hala eta guztiz ere, antza denez ez zaio nahikoa gobernuari, legea betetzea oso bigarren mailako gauza delakoan joku politikoaren arloan. Dena dela, eta hasieran esan bezala, oso bitxia da kanpotik esaten digutena ustez gure onerako edo, eta bertakook, gure gizartea errotik ondo baino hobeto ezagutzen dutenek, hots, azken urteotan ETAren deseustatzearen alde jo eta ke lan egin dutenek ezin garbiago dakusatena. Baina jakina, baliteke Egiguren bezalakoek uste dutena batere komenigarria ez izatea euskal gatazka bortxakeriaz haratago delakoan daudenei, helburua ez dela soilik ETA suntsitzea euskal independentismoaren edozein aukera baino, eta beti-beti gizarte honen egiazko zein behin betiko baketze zein berradiskidetze prozesu baten kalterako. Azter dezagun, beraz, Sortu alderdi berriaren karira Madriletik ohartarazi nahi digutena eta Egingurenek berak esandakoa.
Ministroen kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan jakinarazi zuen Rubalcabak gobernuaren erabakia, atzo. Barne ministroaren arabera, ustezko lotura horren froga nagusia da alderdi berriaren «atzean» ezker abertzaleko kideak egotea. «Legez kanporatutako Batasunaren ekimen bat da, eta ondo diot Batasuna diodanean, ez baitira ezkutatu. Sortu ez da zerutik erori», adierazi du.
Oso bestelako ustea dauka Jesus Egigurenek. Alderdi berriaren estatutuak aurkeztu zituzten ezker abertzaleko ordezkariengan «konfiantza osoa» duela esan du, eta aurkezpena haiek egin izana nabarmendu du. Egigurenen ustez, iraganarekin hautsi dutela erakutsi dute estatutuak aurkeztu eta landu dituzten ezker abertzaleko kideek, eta ezker abertzalearen estrategia berria «oinarrien iritziaren isla» dela gaineratu du.
Edonola ere, nork bere ondorioak atera ditzala.
*Portzierto, halako itxurakeria, PSOEren tokian tokiko adierazpenen ezberdintaduna, eta gezurra badirudi ere suertatu berri dela Euskadiko PPen barruan bertan, gogora ekarri besterik ez dugu egin behar Oiharzabalek esperantza garai berriei buruz esandakakoa eta alderdikide zein hirikide duen Alonsorena. Esan bezala, komedia, itxurakeria galeriaren aurrean, gainontzekook lerdo hutsak bagina bezala.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario