viernes, 11 de febrero de 2011

ENTZUNGOR


Hutsopil ederra hartu zuten atzo Ejiptoko matxinatuek, espero baitzuten guztiz kontrakoa hain zuzen, Faraoiak amore eman eta behin betiko ospa egitea. Ezetz, ez doala, ez dago bere asmoetan eta ez du amore emango bertan behera behingoz uzteko eskatzen diotenak oker daudelako, areago, atzerritar madarikatuak zirikatuak, etsaia beti atzerritik dator-eta, nahiz eta etsai horrek urtetan botereari utz ziezaion mota guztietako laguntzak eman. Baina hau guzti honek ez dio batere axola Mubaraki, dagoeneko bera bizi da errealitatetik oso urrun, bizi omen da berak bere neurrira eraikitako mundu aizun batean, betidanik hainbeste mesprezatu, lapurtu eta zapaldu egin duen herri xehearengandik at babestuta badaezpada, bera bezalako buruzagiek herri xehe horren gainean begiratu behar baitiote errealitateari, arazoa, jakina, hautsak harrotzen direnean, orain dela astebete harrotu bezala Al-Kariran. Herriak hautsa harrotu zuen eta honezkero Mubarak bezalako agintariek ezin dute argi eta garbi ikusi euren herrian gertatzen ari dena, ezin dute asmatu ere etorkizuna, herriarena zein beraiena. Saiatu saiatu egin dira herri xeheak, herri zapaldu, lapurtu, mesprezatuak harrotu duen hauts geruza hauspotzen, baina alperrik, beti alperrik, hauspotatutakoan hautsa lurrera itzuli behin berriro harrotzeko gertu, eta diktadoreak bezain kementsua den herri xeheak harrotuko. Faraoiak baditu baliabideak behin berriro ere hauspoaz egiteko, baditu armada zein mendebaldeko enperadore beltzaren babesa, baina ezingo du etengabe, hauts mota asko daude, gehienak izan daitezke kaltegabeak, izan ere bizi daiteke kaltegabeko hauts artean, Ejipton bertan gaurdaino horrela bizi dira, nagusikeria zein ustelkeriaren hautsaz blai. Oraingoan ordea oso bestelakoa da, herri asaldatu eta ausarta hautsak batzen ari baita harik eta ekinaren ekinez bere errejimenaren errautsak bilakatu arte. Eta errautsa bai dela kaltegarria birikietarako, beharbada ez Mubarak bezalako dikatore zeharo momifikatu batendako, sena eta birikiak ere erauzita badituena antzinateko momien antzera, horra hor faraoiaren entzungogorkeriaren zergatia. Tamalez, ala zorionez apika, armadako buruzagiek zein iparramerikako enperadoreak badituzte birikiak oraindik ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...