viernes, 25 de febrero de 2011

XELEBREKERIA JAKINTSUA


Jakintsuak egundoko zortea izan du, ederra botata ere inork ez dio apenas jaramonik egin. Antza denez hamaika gauza garrantzitsuagoak, larriagoak, gertatzen ari dira hor nonbait. Jakintsuak esandakoa aintzakotzat hartzeko moduan. Hori dela eta, ez dugu ozta ezer entzun orain dela pare bat egun Sabater jaunak elkarrizketa batean esan zuenaren kontura, zeren Sabater jaunak aitortu egin zuen: que tiene el agravio de las personas, "amigos y queridos amigos" que han perdido la vida, pero afirmó sin dejar de sonreír en ningún momento que "personalmente me he divertido mucho".

Norainoko arinkeria ote? Auskalo, ni behintzat aitortu beharrean nago ere nola edo hala Jakintsuak esandakoaren nondik norakoak uler diezazkiokedala, hots, esandakoaren zentzua ez zaidala batere arrotza edo ulergaitza. Sufritu, sufritu ei du, noski, adiskideak-eta hil dizkioten aldetik, ez dut inolako dudarik. Baina, borroka ari zela-eta, benetan bizirik sentitzeko aukera ere bai, mamizko, garrantzizko zer edo zer egiten ari zarelakoan, merezi izan dituen denbora zein gogoa adina.

Hala ere, ez nago ni hain ziur beste edonork halako perla bota izan ezkero berdin suertatuko zekiokeen. Hau da, denok ontzat eman izana, edo behinik behin nola eta hala ulertzea/zuritzea/sahiestea esandako arinkeria galanta. Beste norbait izan balitz uste dut denetarik entzun behar zukeela, Savaterren modukoek gainegur ederra emango zioketela, terrorismoaren leloarekin zerikusi duen guztia pekatu larria bilakatu egin baita aldez aurretik Sabater bezalako Jakintsuak ez den ororendako. Berak, ordea, baimena omen du terrorismoaren buruzko bromak-eta egiteko, irabazi egin du erregalia borrokaren borrokaz. Gainontzekook ez; Savaterren kasuan xelebrekeria jakintsua dena, gainontzekoenean arinkeria eskandalagarria izango zatekeen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...