domingo, 20 de febrero de 2011

...ni banax Arabacoa


Entzun eta leitu beharrekoak. Huskeria galanta omen da, hutsaren hurrengoa, munduan zehar gertatzen ari denarekin lotsa eta guzti ematen dit hortaz jarduteak. Alabaina, badira gauzak benetan nire onetik ateratzen nautenak, besteak beste borodantezko ezjakinkeria, ezin nabarmenagoa azken egunotan euskal lurraldeen behin betiko izendatze ofizialaren kontura. Ezer baino lehen aitortu beharrean ez nagoela batere ados euskarazko bertsioa bakarra izatearekin, elebidunak garen aldetik bi tradizio ere baditugu, eta ene ustez ez du inolako zentzurik orain arte egondako erdarazko bertsioak egunetik egunera zakarrontzira botatzeak, gure-gureak baitira ere bai, Vizcaya edo Guipuzcoa bezalako izenak erdaraz ari bagara, historikoak, gure arbasoek barra-barra erabili zituztenak. Besteari, errealitatea behin berriro makilatzea deritzot. Badirudi gure elkartegoan edo euskaldunok bakarrik dugula gauzak gure hizkuntzaz izendatuak izateko eskubidea, gehiengoa erdalduna izanda ere, erdaldun elebakarrek euren hizkuntza tradizioa ez balute bezala, elebidunok bak bakarra aintzakotzat hartu behar bagenu bezala. Areago, benetako euskaltzaleok gero eta gutxiago garenez gero, badirudi errealitatea nolabait euskarazko mozorroez estaliz nahikotxo dugula, halako pitokeriak onetsi behar ditugula euskal itxurak egitearren, ondo baino hobeto molda gaitezkeela euskararen azaleko ofizialtasunaz egunero euskaraz ahal dugun gehien egin ordez.

Baina bada ere benetan ernegarria euskal lurraldeen izendatze berriarekin batera hor nonbait sortu edo gero eta hedatuagoa den euskararekin zerikusi duen ororen kontra eta etengabeko sasi-iritziak zein argudioak botatzeko inpunitatea, benetako borondatezko ezjakinkeria erakusten duena, ala okerrago, bestearekiko izugarrizko begirune eza edota ahalik eta gogorren iraintzeko joera ageria eta gainera harro-harroa, ezjakinkeriak eragin bezainbestekoa. Badiote, bazioten, interneteko hainbat forotan, Araba izena asmakizun hutsa dela, betikoen inposaketa, ez duela inolako errorik gure artean, edo okerrago ere, kanpotik, egiazko Euzkadi orlegi eta kantauritarretik ekarritako beste izen bat gure eskualde betidaniko erdaldun maitea behin berriro euskalduntzeko asmotan.

Ondo ba, honen kontura ez dut besterik esango, baina jo bai, jo egingo dut gure kultura ondarera, Arabakoa hain zuzen ere, izen honen antxinakotasuna ondo asko erakustearren, gezurrok ezesteko. Badakit hau esanda ere ezer sinestea komeni ez zaionak bere hamaiketan jarraituko duela, badakit edozein froga edo datu harira ekarrita beste hainbeste gertatuko dela, halako perlak botatzen dituenari egia ez baitzaio batere axola, berak sinetsi nahi duena baino; garaiotako seinale.

Edonola, baldin bada Araba izenaren atxinakotasuna erakuts diezagukeen norbait hori da XVI arabar bat, Joan López de Lazarraga, Barrundiako Larrea herrian jaioa, aurreneko euskarazko idazleetarikoa, baita aspaldiko Arabako euskaraz idatzi zuena ere. Hona hemen, ondoko bertsootan, Historian lehendabizi eta hiru bider idatzitako Araba izena. Hortakoz, asmakizunik baldin bada, XVI mendeko arabar ikasi eta handiki batena ote da, baina ezta ere.


oy Arabaco abantajaoc
eçin litezque contadu
jente noblea eçin nesaque
bearr deustaçu parcatu
flaquezeonen bildur nax baya
oyta gura dot açartu
Barrundiaco dama galantac


Çu baçarade serbietan
jaquiten naxan nungoa
baldin badoçu adietan
erri artaco berbaetan
ni banax Arabacoa


Araba lutoz jançiric
ez ara eroan
barrundiarra frutaric
Nafarroaric
jasi çe bidi gararric
Salbaterrarrac
ez eguin barriz justaric
erraz çaozque
oy ondo gaztigaturic
jaun çerucoac
onela permitiduric

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...