domingo, 27 de febrero de 2011

EUSKAL BROKEBACK MOUNTAIN



Berebiziko grazia egin dit Gizpuzkoako Aretxabaletan Gehitu Elkarteak zabaldu egin duen Homoxesuales en la Historia erakusketaren berriak. Ez dakit nik "grazia" berba oso zuzena den, baina bai behintzat bitxia eta batez ere onuragarria, Aretxabaleta bezalako herri batean. Zer dela eta? Ba orain dela pare bat urte irakurri nuela filologia ikerlan oso interesgarri bat, Imanol Esnaolak egindakoa eta Gazte euskaldunen lagun arteko hizkera orain eta hemen izenburukoa. Bertan ikertzen zen, noski, hainbat herritako gazte hizkera, gehienbat ikastolakumeena eta besteak beste Aretxabalako neska-mutil batzuk agertzen ziren berbetan, eta gaiak gai homosexualitatea zuten hizpide. Zer-nolako perlak botatzen zituzten 16-24 urte bitarteko neska-mutilok gaiari buruz, benetan esanguratsuak Deba Goieneko zein euskal herri txikietako gaur egungo gazteen pentsamoldeak jakiteko edo:

-Nik uste dot, gertatuko zan nere kasuan behintzat, ez dakit, apur bat pentsetan hasiz gero, nik uste, moskeatu, ez moskeatu, baina gure arteko harremana asko hotzituko zala. Hasiera batean, gero igual, denboreaz, bada igoal ahaztuten jatzu edo.

-Bai, bai, eske niretako da hori, oso liberalak gara eske tokatuten dan egunean ez dakizu zelan erantzun behar dozun, eta niretako bai baino gehiago, ez dakizu, da guay esatea homosexualen alde nago ni, euren eskubideen alde egin behar daue, no sé qué, baina gero tokatuten zatzunean ostras! Horrek ikutu egin nau, horrek ez dakit zer egin dostan, eta niretako bai.

-Batez bere herri txikietan, igual hiri batean eta gehiago ikusten da eta ez dozu hainbeste atentzioa deituten, baina Atxabalta baten pareja bat ikusten dozu eta Atxabalta danak euretaz berba egingo dau, eta bueno, bada batzuk paso egingo dabe, eta beste batzuk gaizki egingo dauiela seguru.



Ez dute errefusatzen, baina beti ere kontu handiaz badaezpada ondo asko dakitelako non bizi diren eta herri txikia den aldetik uste dute ez dela komeni halako joerak ozen-ozen aldarrikatzea, hirietan bai, aukera handiagoak daude eta gainera onartzen dute berez libertade gehiago ere bai. Bestalde, printzipioz ia denak alde daude, horrela irakatsi egin dietelako, baina gertutik bizi izan ezkero gauzak oso bestelakoak lirateke, beti bezala, gertuti bizi duzunean benetan gogan duzu azaleratzen baita, ez zara hain liberala edo behinik behin beste gauza edo faktore batzuk aintzakotzat hartu beharrean zaude, besteak beste familia, badakizulako haiek, eta zenbat eta helduagoak, gero eta okerrago, bai ez direla hain buru zabalak, euren heziketaren morroi baino, ez duzu euren kontra jokatu nahi, ez zara ausartzen, Hau guzti honek, noski, oso bidezko egiten du erakusketa, denok seguruasko ez, baina gazte askok bai, gazte askok ondo baino hobeto sartuko du bere kasketean homosexualitaren inguruko jarrea zein den zuzena eta zein orain arteko okerra.

Edonola ere, horren inguruan mota askotako lanak daude ikus/ikasgai. Nik gogora ekarri nahi nuke tamalez batere erantzunik izan ez duen filma bat, erdi euskaraz eginda, istorioa Bizkaiko baserri batean suertatzen da-eta, oso polita eta erakusgarria gaur egungo nekazal munduko homosexualitateari buruzko benetako jarrerak edo ikuspegiak, ala bestela esanda, esan dezagun argi eta garbi, Euskal Brokeback Mountain; Roberto Castonen ANDER izenekoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...