martes, 1 de febrero de 2011
ALFERRIKALDUA
Badago euskarara itzulita Thomas Bernharden liburu bat, "Alferrikaldua". Nobelaren nondik norakoak, azalez behintzat, oso xinpleak dira: Hiru musikariren arteko harremanek osatzen dute eleberriaren mamia. Salzburg-en ezagutu dute elkar Mozarteum eskolan. Berehala gertakizun erabakigarri bat: musikari horietako batek, gero Glenn Gould piano-jotzaile ospetsua izango denak, Bachen Goldberg bariazioak jotzen ditu maisuki. Hori heriotza-kolpea izango da beste bientzat: piano-jotzaile oso onak diren arren, inoiz ez dira izango Glenn Gould bezain onak. Bertan Bernharden literaturaren ezugarri guztiak topatzen ditugu behin berriro: arrakasta eta porrotaren ondorio beti zitalak eta batez ere zentzugabekoak, biziarenarekin batera jakina, gizartearen porrot egindako gizakumearekiko azalezko krudeltasun neurrigabea, gizarte honen arrakastatsuarekiko zurikeria zakarra, artea eta sorkuntzari buruzko hainbat gogoeta bitxi, pertsonai galdu edo nekatuen noraeza, eta oro har gizkumeen ahulezia morala, istorio honen egiazko mamia baitatza Alferrikatuaren Glen Gouldenganako bekaizgoan, batez ere hiru protagonistotariko bat bere talentoaren mugatzeaz jabetutakoan.
Honez gain, noski, Bernharden ohiko idazkera berezia, benetan bitxia, pizgarria zein ernegagarria. Hemen inon ez bezala paira dezakegu bere estilo errepikakorraren etengabeko argudio korapilatuak, hain zuzen ere irakurketa batzutan nekeza, bestetzutan izugarri gordina eta ia geheinetan ere zurrun-zurruna. Errepikarkotasun/keria oso bereizgarria, ziurraski irakurle pila uxatzen duena bere nobelak nahikotxo astunak bilakatzen baititu, baina aldi berean ere, Thomas Bernharden mundua aldez aurretik ezagutu edo behar adina arreta eta egonarriaz murgiltzekotan txit erakargarria ere egiten zaigu bere zale masokistoi.
Bestalde, ezin ahaztu, Berhnharden liburuen zenbait sailkapen egiten aiatu ezkero honako hau musika ardatz zutenen artean kokatu behar genukeela, hau da, ditxozko errepikakortasun/keria musikaren eragin hutsa dela ondo baino honeto erakusten dutenak. Egia esan, nik uste dut Bernharden ezaugarri txit berezi hau ez dela haursnaketa luze eta sakon baten emaitza bere estilo propioa borolbiltzearren, baizik eta idazleak behin baino gehiagotan, gehienetan ez baldin bada, musikaren eraginaren pean idatzi zuen. Alferrikalduaren kasuan ezin nabarmenagoa da,
idazkeraren etengabeko biribilketak-eta musika-bariazioekin elkarlotuta baitaude zeharo, batez ere Gould arrakastatsuak Goldberg bariazioak jotzeaeri ekiten diolarik-
Eta bada horretan hain zuzen ere Thomas Bernharden egiazko xarma datzala, nola hain burutazio xaloez zein istorio benetan zorragarri bat taxutzeko edo kiribiltzeko erabiltzen dituen hain osagarri eskasak, nolako otzara bikainak halako zume ziztrinez, eta nola ez, betiere bere ohiko obsesioei eutsiz, beharbada bere obra osoaren mamintza egiazkoa.
Tira ba, edonola ere, Thomas Bernharden Alferrikalduaren euskarazko bertsio hau aitzakia hutsa izan zait irizpidera/idazpidera ekartzeko, ez besterik.
*goian erantsitako liburu-azalaren marrazkia ezin txukunagoa delakoan nago.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario