viernes, 4 de febrero de 2011

GAUZA HUTSAL EDO APALETAKO BIZIPOZA


Esaten nion nire bikotearen aitari dena oso gaizki dagoela, ezkortasuna edonon. Berak, ordea, ezetz, ez zela hainbesterako, bazirela berri onak ere bai. Baina nik, ixilean izadanda ere, zera ondorioztatu nuen, ez zela batere arraroa halakorik pentsatzea goi mailako funtzionaria zarelarik, ez duzu ezertaz kezkatu behar, ez diruaz, ez ogibideaz ia dena eman baituduzu zure adinean. Badakit hala eta guztiz oraindio aitaginarreba ez dudanak ia denetan baikor pentsatzeko edo irizteko joera duela, baina ez dakit nik noraino susmatzekoa den gainontzekoen arazoekiko arduragabekeria hori.

Edonola ere, egon badaude berri onak. Ene laztanaren aitak arabiar herrietan gertatzen ari zena ikusbide jartzen zidan. Baliteke, Tunizian behintzat bat, Egiptokoan, auskalo zer gertatuko, ikusiko, baina egunak pasa ahala gero eta ezkorrago ikusten dut dena, betiko boteretsuen interesak odo garrantzitsuak omen dira El Misr bezalako pieza baten etorkizuna kolokan jartzen ausartzeko, ikusi besterik ez dugu behar nola Obamak ez dion inoiz eskatu Mubaraki kargua bertan behera uzteko El Cairoko kaleetan miloika aldarrika ari ziren bezala, baizik eta ezinbesteko berrantolaketak edo hobekuntzak egin zitzan, ez besterik, badaezpada.

Esan esaten nion delako ezkortasuna edonon suma daitekela, arlo eta maila guztietan, gure inguruan batik bat, lagunartetik edo iristen zaizkigun berri gehienak txarrak baino ez baitira, bata zein bestea dela krisialdi madarikatua ia eguneroko bizitzako zirrikitu guztietan sartuta omen dago. Egunkaria ireki besterik ez duzu egin behar eta zenbatu gero eta okerragora jotzen ari gareneko zenbat berri azaltzen den, ia guzti-guztiak, zeren horrialde batzutan atzerrian etengabe sortzen diren ezbeharrak-eta ikus ditzagun, bestetzutan gure estatuan denon eskubideak nola murrizten ari diren, noraino eta inork ia ezer kontra edo esan gabe, enpresak etengabe zerratzen ari dira, kaletik bakarrik joan behar duzu hortaz jabetzeko, eta kultura edo asialdi horrialdeetan ere krisiaren eragina, gero eta gutxiago argitaratzen baita, gehiena gainera txarra edo komertzial hutsak, egileak gero eta larriago, eta aterabiderik ez honetan merkatua ere lege bilakatu baita, kirol arloa ere antzeko zerbait, gaur egun enpresa hutsak diren hainbat kirol talde apal ere, beti apalagoak noski, larri-larri omen dabiltza, eta telebistatik ematen dutenari erreparatzen baldin badiozu hobe duzu mundu alu honetatik ospa egitea, sikieran zure onean jarraitzearren.

Horrenbestez, atzo bezala zabaltzen duzu egunkaria, eta normalean huskeria hutsa zeneritzokeen albiste bat irakurri eta halabeharrez ontzat, baikortzat, itxaropentsutzat hartu behar duzu. Bai, kaikukeria galanta, baina atzo bertan leitu nuen El Correon Gasteizko Alde Zaharreko zenbait murrutan egindako muralen bitxikeria bildu egin dutela nazioarteko hainbat aldizkari profesional handimandik Mural Art delakoaren erakusbidetzat.

Idatzi bezala, benetako ezdeuskeria, normalean hutsaren hurrengoa izango zatekeena, baina ni, baton batek daki zer dela eta, baliteke nire alde zaharra zinez maite dudalako edo, ikaragarri poztu egin nau. Tira ba, halako txorakeriatan oinarritzen ari da aspaldi hontan gure bizipoza. Adierazgarria, ezta?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...