lunes, 14 de febrero de 2011
DONE BALENDIN ARDANDEGIA
Goiz partean entzunda ondo asko estimatzen dudan Arantza Urretabizkaiari Done Baldendin eguna dela erizpide. Bazioen donostiar idazle apartak amodioa gauza fisiologika hutsa zela, urte t´erdi gutxi gora behera luzatzen dena bere onean soil-soilik, orduz gero amodioa oso bestelako gauza da, bikotearen elkarrekiko konplizitate zein betekizun lokarri moduko zerbait edo antzera, edola bestela esanda, elkarrekiko konpromezu hutsa, hutsala nik uste.
Zuzen al zegoen Hiru Mariak eleberri txukuna argitaratu berri duen idazlea? Alde batetik, hori baldin bazaio Arantzari geratzen zaion aspaldiko amodio baten aztarna, errautsa, izatekotan bere ezkontidearekin edo solastu beharrean legoke, nik uste. Edonola ere, berdin dit, noski, bere arazo pertsonal garbi-garbia edo den aldetik, ni ez bainator inondik ere berarekin bat, amodio mota pila dago-eta, seguru asko gizabanako besteko, zenbat buru, hainbat txoriburu.
Baliteke ere kontuan hartu ez izana amodioaren iraupen edo luzapenaren barruan sortzen edo denbora aurera joan ahala bilakatzen diren sentimendu edo atxikimendu aldaketak. Zenbait bikotetan ez dago dudarik amodioa zimeldu, usteldu eta zeharo ezabatzen dela, harremanak onera joan beharrean txarrera jotzen duela, endekatzen da nahitaez hainbat inguruabar edo zirkunstatzia direla medio, sorgi-amaginarrebak tartean sarri baino gehiagotan ere. Bestetzutan ordea ez du ezertan berdin izan behar, beste kasu askotan ere amodioa bilakatu ere baina beste urrats batzuk eman edo bestelako fase batzutan sartzen delako. Hain zuzen ere ardoarekin suertatu bezala: badaude urteko amodioak, oso atsegin eta gozoak direnak, egarria ziplo eta ezin goxoago asetzen dutenak, baina amodio hori elkarrekiko konfiantzan edo begirunean ondo gorde ezkero bi urtetatik gora irautekotan polito onduko da, zapore haundiagoko ardo bihurtuko eta hasiera batean ezin bereizi ziren ezaugarri eder batzuk erakutsiko ditu. Amodio horixe bost urtetatik gora biziaren gorabeherei elkarrekin gogor eutsi eta luzatu orduko, duda zipitzik gabe, erreserba bat lortuko genuke, ezin hobeto gozatzeko aparteko okela batez lagundu beharko genukeena ere, hau da, zahartzaro lasai eta ezti batez kasuko.
Jakina, ardo ondu edo erreserba guztiak ez dira berdinak, kriantza eta erreserba andana dago, nor bere ezaugarriekin, baina ez izan dudarik, urteko ardoa erabat ozpintzea lortzen ez baldin badugu, baliteke maila handiagoko edabe bat aldiz, eta badira kriantza edo erreserba eskasak nola edo hala onak ez direnak; Errioxakoak baldin badira behintzat, baina tira, beste kopla bat da.
Orain bai, baliteke ardoa gustuko ez izatea, benetan bila ari zarena freskagarri huts bat izatea...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario