jueves, 17 de febrero de 2011

PATXI ARTABURUA


Euria leihoaz bestaldean fara-fara, goibeltasuna nahinon, eta barruan gero eta abailgarriagoak diren albistei adi-adi. Joandako astean Huesca aldean Gironako futbol taldeko entrenatzailea katalaneraz galdetu egin zioten kazetari batzuei erantzutzen ari zela gainontzeko kazetari erdaldunak purrustaka hasi ziren. Entrenatzailea zeharo txunditu zen, zer dela eta purrustaldi hori, katalaneraz erantzun orduko gazteleraz erantzungo ziela azaldu egin zien-eta, ohiko duena hain zuzen ere. Jaramonik ez, erdaldun kazetariek behin berriro ekin zioten purrustaka egiteari entzungor. Entrenatzaileak, ondo haserretuta, prentsaurrekoa bertan behera utzi egin zuen, ezin ulerturik non zegoen arazoa, ala bestela esanda, ondo baino hobeto somatutakoan: katalanez egite hutsa.

Atzo bertan Irunean Osasunako entrenatzaile berriak BERRIAko kazetari bati erantzun egin zion euskaraz, aldez aurretik hamaika galdera erdaraz erantzun eta gero. Orduan Osasunaren buruak, Pachi Izco delakoak, bestoskoa ipini eta burla eta guzti egin zion BERRIAko kazetariari esanez: «Bazeneukan gogoa euskaldun bat etortzeko, ezta?»

Baliteke Izco jauna benetan ernegatua egotea Camacho laztana Osasunatik bota behar izanagatik, gogoz eta bihotzez maite baitzuen bere eginbidea, bere kaleratzearen errua Indar Gorrikoei leporatzea. Eta baliteke ere euskararekin zerikusi duen guztia zinez asaldatzea Izco Jauna hainbeste nafarri gertatu bezala. Badu eskubide osoa gure hizkuntza gorrotatzeko, jakina, berak jakingo zergatia, baina jakin dakiela atzo egin zuena inolako gizalegerik ez eraskustea izan zela, batik bat zer-nolako maila eskasa duen ez dakiela jendaurrean gizalegez jotzen. Berriro diot, bere aurreritzien jabe da, noski; baina jendaurrean begirunez portatzen jakin behar zukeen berak ez bezala pentsatzen dugunok, besteak beste euskaldun edo euskaltzale osasunzale pila, iraindu egin gintuelako bere jokabide zakarraz.

Ez dakit nik halako jokabide zatarrak ugaltzen ari diren gero eta gehiago ala gaur egungo baliabideez ageriagoak egiten diren soil-soilik. Auskalo, baina oso nabarmena da Izcoren moduko handiusteko nazkanteok gure hizkuntzarekiko -edo hobeto esanda, gaztelera ez den edozein hizkuntzarekiko- errespetu falta edo agian ere gorroto garbia ezin ageriago erakusten digutela (ez baldin bada, ingelesa, jakina, ingelesa berdin-berdin mesprezatu ezkero artaburutzat hartu ahal izango zaituzte-eta...). Edonola ere, garai ilunak tolerantziarako, noizbait baldin baziren argiak harrokeria zein zabarkeria hain hedatuak, hain nagusiak diren gizarte ezjakin eta ustel honetan.

Gero, jakina, ezer errespetatzen ez dutenak betikoak dira, aurreko lubakian daudelako, guk ez bezala pentsatzen, sentitzen dutelako, guretarrak inoiz eta inola ez, guretarrak beti zuzen daude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...