sábado, 14 de enero de 2012
DAGOENEKO ESKURAGARRIAK: AZOKA - BORREROAK BADITU MILAKA AURPEGI
Baditut nire liburu berriok kalean, nik uste liburudendetara iritsiko direla ezari-ezarian. Ezta gutxi gauzak dauden bezala, liburugintzan ere bai, larri-larri. Dena gero eta okerrago doala ematen du, bai noski, baina nik uste merezi duela hauek bezalako liburuekin denbora alperrik galtzea, agian ez hain alperrik, beti atera baitaiteke zer pentsatua, auskalo!
AZOKA
Nobela laburra da ere, bai, baina oso mamitsua komedia bufa hutsa den aldetik.
Bada ohiko nobela historikoen parodia moduko zerbait, bada ere Erdi Arora egindako begiratu xamur eta gogoetatsu bat, bada ere gure gaur egungo nondik norakoekin zerikusi handia duen ikuspegi txit kritiko-irokino bat. Protagonistak bidai egiten du Erdi Aroan zehar, arbasoekin topo ere, eta ustekabean edo hauek Historian zehar bizi izandako gorabeherak ezagutuko ditu bertatik bertara. Bidaiak AZOKA du izenburu, auskalo itzulbidea ere bai.
BORREROAK BADITU MILAKA AURPEGI
Eleberri honen nondik norakoak aspaldi ETAren ekintza ezin zitalago batean parte hartu zuen preso-ohi batenak dira. Protagonista-narratzaileak aldez aurretik ezagutzen ez duen neska batekin amodiozko istorio zoro eta ustekabeko bat bizi izango du harik eta azken honek egiatan nor eta batez ere noren alaba den asmatu arte. Honezkero alde egin beharrean egongo da guztiz arrotz zaion Mediterrano kostaldeko hiri hits eta itsusi batera non gogoeta sakon eta batik bat berpizgarri bat egitera lagunduko dion atso berezi, xelebre bat ezagutuko duen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario