viernes, 6 de enero de 2012
AGOSTI XAHO
Non sortzen dira asmatzen ditugun istorioak, zerekin iruten ditugu, zertan oinarritzen gara. Hau dena oso korapilatsua izan liteke, noski, badago literatura teoria jorratzen duen disziplina eta guzti, niri bost. Alabaina, idazleak beti izan ohi du estakuru bat istorio bat goruetan ipini aurretik, nolabait gorura bultzatzen duena. Nire kasuan behintzat sarritan hartzen dut aitzakia bio-geograkikoa, hau da, nire sorterriarekin zerikusirik duen edozein pasadizu onartzen dut berez nire sorterritik harago doan istorioaren idazteari ekitearren. Esan liteke oso seriotan hartzen dudala Carlos Fuentes idazle mexikarrak behin baino gehiagotan aldarrikatutako leloa: txikitik handira, zure herritik mundura.
Ez nekien Agosti Xaho Gasteizen erbesteraturik egon zenik, are gutxiago zerk edo nork igorri egin zuen haraino. Hala ere, balitzateke oso interesgarria Gasteizen zer egin, norekin egon, zertan eman zuen denbora guztia asmatzea. Ezta nire lana, ikerlariarena baino, niri gustatuko litzaike horren inguruan egindako balizko ikerlan bat probestea pertsonaiaren inguruko istorio bat sortzeko asmotan. Baina alperrik, ez baitago mamizko ezer idatzirik, badirudi niri hirian eman zituen egunak haizeak eraman zituela. Ezta, aldiz, oso harritzekoa Xaho gure historia apaleko pertsonaia baita, gainera mugaz bestaldekoa, ia atzerritarra, hegoaldeko euskal ikerlari askoren begietara behintzat. Hala ere, Xaho, ez baldin bazen funtsezko idazle edo historialaria, ezin ukatu aparteko, berebiziko pertsonai literarioa izan zela, erromantiko peto-petoa, garai ikaragarri berezi eta xarmant batekoa. Nolabait jabetu nahi duena nik esandakoaz irakurri besterik ez du egin behar haren datu biografiko urriok.
Oloroeko apaizgaitegian Bigarren hezkuntza bukatu ondoren Pauera joan zen Finantza ikasketak egitera eta 1831n 20 urterekin Parisera joan zen ikasketak jarraitzera. Parisen, legeez gainera, ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen. Handik lasterrera sanskritoa eta euskara lotu nahi zituen saio bitxi bat idatziko zuen. Parisetik Tolosa Okzitaniara bizitzera joan eta Revue des voyants aldizkaria sortu zuen. Iduri duenez, aldizkarian agerturiko informazio zenbaitek arazoak ekarri zizkion eta hala, Tolosatik alde egin eta Zuberoara itzuli behar izan zuen.
1835ean, Hego Euskal Herria Lehen Karlistaldian sartua zela, Nafarroa Garaira bidaiatu zuen, eta handik bildutako esperientzietatik Voyage en Navarre pendant l'insurrection des basques («Nafarroara bidaia, euskal herritarren matxinadaren garaian») idatzi zuen, 1836an. Tomas Zumalakarregi jeneralarekin liluratuta zegoen, eta liburuaren atal batean bera eta jeneral karlistaren arteko elkarrizketa baten berri ematen du, ziurrenik asmatua. Urte hartan bertan, Anton Abadiarekin batera, Études grammaticales sur la langue euskarienne idatzi zuen, eta «zazpi uskal-herrietako uskalduner»[2] (zazpi euskal herrietako euskaldunei) eskaini zieten; eskaintza hura izan zen «Zazpiak Bat» goiburuaren aurrekari. Bukatu gabe argitaratu zen lau eleko hiztegia ere osatu zuen (euskara, frantsesa, gaztelania eta latina).
Dagoeneko Baionan bizi zela, L'Ariel (1844) eta Uskal-Herriko Gaseta (1848) aldizkariak sortu eta politikari lanetan aritu zen Alderdi Errepublikanoan. Departamenduko kontseilu nagusiko kide izateko hautatu zuten 1849-1851 agintaldirako. 1848ko Baionako iraultzan buruzagi aritu zen. Louis Napoleonek 1851n estatu kolpea eman zuenean, Xahok Hegoaldera ihes egin behar izan zuen. Gasteizen bi urtez egon zen bizitzen, eta handik Baionara itzuli zenean hizkuntza gaietan soilik aritu zen, jardun politikoak oro debekaturik baitzituen.
1858ko urriaren 24an hil zenean, euskal hiztegi batean lanean ari zen. Esan izan denez, euskaldun bati eginiko lehen hileta laikoa Agosti Xahorena izan zen. Hiletako predikua irakurtzeaz Elisée Reclus anarkista ospetsua arduratu zen.
Badago beraz pertsonai zoragarri honen nondik norakoak aitzakotzat hartuta hainbat gai jorratzeko, EHtik haratagokoak gehienbat, unibertsalak, ez baldin badira gizakiekin zerikusirik zuten guzti-guztian, erromantizismoaren inguruko zenbait ikuspegi edo ezaugarri, mistifikazioaren gaia abiapuntu bilatuz, gizabanabakoak bere inguruarekiko gorabeheren berri ematearren, ez badin bada ere azken hau muga guztien gainetik literaturaren oinarri edo ardatz nagusia.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario