domingo, 1 de enero de 2012
URTE BERRI HONETAKO IZARREN HAUTSA
Ezta izango bere akabera, baina behintzat bizi ari garen hondamendiaren jarraipena, ez baitago ezer krisialdi alu honek onerako egin dezan inolako zantzurik. Are okerrago, iragarri badigute goikoek laster izango dugula beste gainbeherakada handi bat ekonomian, aurrera egin beharrean behin berriro atzeruntz, behin berriro debaldeko edo alperrikako urte bat, zuzenean zakarrontzira bota behar genukeena estrenatu aurretik.
Alabaina, merezi du nork bereari ekitea, merezi du etorkizun oparago baten zain gogotik itxarotea, merezi du daukagun apurrari eustea, merezi du diru baino gauza garrantzitsuagoak direla zinez sinestea, besteak beste gure ondokoak, senitartekoak, aixkideak, maite ditugun gauzak, ezagutu genitzakeen gauza berriak, lagun berriak, ikustekoak direnak, aditzekoak, irakurtzekoak, jan-edatekoak, gozatzeko aukera guztiak.
Merezi du noiz edo noiz desastre honek onera egingo duela uste izatea, ezin delako dena hain beltza izan. Nik behintzat argilunak laster ikusiko ditugulakoan nago, sikieran niri dagokidanean, hori da espero eta desira ditudana, noski, baina baita horrela izan dadin gogoz eta gogor lan ere egiten dut, ondo asko dakidalako ezin zarela zure etxean bakarrik egon patuak edo zuri hots egin arte, hau da, dena berez konpontzeko esperoan.
Bestalde, hasia naiz ere gogoan hartzen gero eta atentzio gehiago, ez baldin bada osorik, zeren hala eta guztiz ere baitugu ekonomia arlotik gure bizimodua aurrera atera zein hobetzeko eskubidea, eguneroko gauzei, benetan merezi dutenak, zoriontsu egiten gaituztenak, bizia onesten digutenak.
Eta horretan nengoela, urte berriari buruzko gogoeta sinple edo xaloetan, zera etorri zait bat-batean gogora, Lete zenaren kantu zoragarri hau, nik orain arte esandakoa milaka aldiz hobeto eta politago adierazten duena: IZARREN HAUTSA.
Azken finean hautatu dut Laboaren bertsio hunkigarri hau.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario