viernes, 6 de enero de 2012
BORONDATEA ETA ONDAREA
Errege Egun honetan etxean bakarrik utzi nautela, kalean euria mara-mara ari duela, eta ni sarean murgil-murgil eginda, blogeratzeko gogo handirik gabe, baina horra hor topatu dudala ARGIAren edizio digitalean oso elkarrizketa polita zein esanguratsua Txileko euskaldun batekin, Amerikako euskal etxeen berri emateaz gain gauza benetan mamitsuak ere botatzen dituela euskaltzaletasunaren gainera, oso-oso gogoetagarriak hemendik ikusita, ederto adierazten baitute zertan datzan geurea bezalako herri batean euskara eta euskalgintzaren etorkizun edo iraupen gogoa: borondate garbian. Merezi du, beraz, euskaltzaletasunaren erakuslehio ere izan nahi duen blog honetara ekartzea:
Familiaren parte, euskaldun izateke. Eta belaunez belauneko transmisioa?
Kasu bitxi asko daude horretan. Belaunaldi arteko jauziak ere badira. Gogoan dut bat, Errazuriz izeneko batena. Errazuriz oso da izen zabaldua Txilen 1736tik hona, Frantzisko Xabier Errazuriz hara zenetik. Badira kardinalak, gotzainak, presidente ohiak, metro irteera ere bai, Errazuriz izenekoak. Gure lagun horren kasuan, Frantzisko Xabier Errazuriz da, belaunez belaun izen bera jartzeko ohitura izan dute-eta haien familian, bada, halako batean, argia egin zitzaion, euskara ikasi behar zuela, eta ikasi zuen! Belaunaldi jauzi ikaragarria eta gero! Kasua da hori. Normalena, gurasoek beren seme-alabak euskal etxera eramatea da, txiki eta gazteek han pilotan edota dantzan egitea, zaletzea, lagunartea egitea, eta euskaldun izatea Txilen. Baina, esan dizut, bestelakoak ere badira, bat-batean beren sustraien bila abiatzen direnak… Denetariko gazteak ditugu.
Bestalde, Txileko Errazuriztarrak hizpidera ekarrita ere, euskal/nafar leinu honen eragina edo ondarea zer-nolako sakonak edo luzeak diren bertako ardogintza gero eta goraipatuagoan ere kontura gaitezen ipini dut goiko argazkia, non Errazuriz izeneko txiletar ardoaren botila bi azaltzen diren; nire ustez ezin argazki egokiagorik edozein sarrera ilustratzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario