lunes, 16 de enero de 2012
LUBAKIKO BIZITZA
Ez dakit nik norainoko bidezkoa ote den hil berrien kontura alde edo kontra egitea oraindokarren hil-ezkilak jotzen ari direla. Baina, nik uste ordea aldeko iritziak, laudorioak, goraipamenak-eta erreskadan behin botata, Txillardegi inoiz gogoko edo begiko izan ez dugunon txanda dela gure harri koskorra irizpidera ekartzearren.
Badakit nik ere itzelezko lana egin zuela euskararen eta batez ere euskal literaturaren onerako. Izan ere, eta orduko egoera oso kontuan hartuta, esan liteke irauli egin zuela bere aurreneko liburu existentzialez eta abar. Badakit ere gogor lehiatu zela batua aurrera atera eta sendotzeko, badakit euskararen hainbat aspektu edo sakon eta zorrotz ikertu egin zuela. Eta jakina, zelan ez jakin euskal abertzaletasunaren aldekoa, zer-nolako abertzale sutsu eta saiatua omen zen Jose Luis Alvarez Enparantza jauna. Badirudi ETA hitza bera hark asmatu egin zuela, hasiertaik bertan egon eta erakunde armatuaren corpus ideologikoa ganoraz taiutu egin zuela. Badirudi ere azken urteotan ezker abertzalearen nondik norakoen kritiko izan zela, ETAren zeregina gaitzetsi egin zuela eta horregatik Aralarrera aldatu zela. Baina, badakigu ere borroka armatua arbuiatu egin zuela ez honek eragindako min edo kateagatik, independentismoaren estrategiari komeni ez zitzaiolakoan baino. Badakigu ere behin Aralarren barruan utzi egin zuela alderdi honek ETAren biktimeendako gorazarre bat prestatu egin zuenenean; ez zegoen ados. Nik zeharo errespetatzen dut edonolako abertzaletasuna nahiz eta hainbat eta hainbat gauzetan bat ez natorren; baina, inondik ere bere aberria aitzakia edo berak bezala pentsatzen ez duen orori gorroto diotenak. Txillardegi kasta honetakoa zen, abertzale zintzoa bezain zorrotza, gordin-gordina; baina ez agian Azurmendi kazetariak esan bezala, bere nortasunaz ari zela, baizik eta oso abertzale zintzoa izanda bera bezalakoak ez zirenekin oso zorrotz jokatzen zuelako; ez zituen kontuan hartzen, soberan zeuden Euskal Herrian, etsaiak ziren, euskara maite ez duen oro bezala, merezi izan zuten beraz azken hamarkadotan ETAk eragin zien oinaze osoa.
Eta baldin badago Txillardegiren alderdi edo ezaugarri hau ezin hobeto erakusten duen zerbait, hori omen da berberak idatzi zuen nobela bat, sekula irakurri dudan libururik doilor eta deitoragarrietariko bat: Exkixu, bertan goraipatzen baita inolako ñabardura barik etakide baten bizipena, edo bestela esanda, ETAren izana zuritzen du argi eta garbi, mundua behin berriro zuri-beltzean.
Gero entzun beharrekoak, gaur goizean bezala Euskadi Irratik Markos Zapiain kexu eta harrituta zela euskadun eta erdaldunen arteko lubakia zela irizpide, zer nolako zanga, aldea dagoen, bere ustetan, Txillardegi idazle, ikerlari eta politikaria laudatzen duten euskaldun zintzo eta batez abertzaleen eta ETA asmatu eta haren jarduera etengabe lagundu eta ederretsi egin zuen abertzale sutsua gaitzesten dugunon artean. Txunditurik zegoen Zapiain, asaldaturik, hor nonbait entzun edo leitu egin zuelako a cada cerdo le llega su San Martín eta antzerakoak.
Baina baldin badago balizko edo egiazko lubaki horren zergatia ondo baino hobeto azaltzen duen adibide bat, hori izan liteke Xabier Mendiguren idazle zein editoreak idatzitakoa Txillardegiren omenez; ematen digu zenbait abertzaleren bere gainontzeko euskal herritarrekiko itxukeriaren neurria.
Atzo eguerdi aldean, Jose Luisen heriotzaren berria zabaltzen hasi zenean, halaxe idatzi zuen sarean Arana Goiriren arima bailitzan agertzen den adar-jotzaile batek: «Txillardegi zeruko atetik sartu barri da, 'Gora Euskadi askatuta!' garrasi egiñez. Pentsetan dot ondo pasako dogula elkarregaz». Txantxak txantxa, mezu horrek pentsarazi zidan Sabino eta Txillardegi elkarren segidan jartzeko modukoak direla, bata bestearen ukazio ez baizik eta osagarri, eta bi-biak Euskal Herriak XX. mendean izan dituen gizonik inportanteenak, agian.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario