sábado, 21 de enero de 2012

NOLA ESANGO NIZUKE... NOLA GOGORATUKO, IRIBAS JAUNA?


Euskara «ezkutatzeko eta desagerrarazteko» Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek egindako beste urrats baten moduan. Hala ikusi dute EILAS sindikatuak eta Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak departamentuko eta haren menpe dauden zentroetako —tartean, ikastetxeak— agiriak, txostenak, ziurtagirik, errotulazioak eta bestelako jakinarazpenak euskaraz eta gaztelaniaz ez egoteko Iribasek onartu duen dekretua. Hemendik aurrera agiriak bereizita egon beharko dira, batetik euskaraz eta bestetik gaztelaniaz. Soilik «baldintza berezietan eta kontseilariak aginduta» egongo dira bi eletan. Martxoak 31 baino lehen hasi beharko dira ikastetxeak araua betetzen.

Ba al dago iruzkin egiterik albiste honen kontura. Nik uste ezetz, nik uste honen inguruko berri guztiek erabat aspertzen gaituztela dagoeneko, ez duela merezi ezer berririk gaineratzea, ondo baino hobeto badakigu Nafarroa aldean batzuen euskararen kontrako grina, sukarra, herra, zer-nolakoa den, ez duela sendabiderik oso errotuta baitute euren ideologiaren oinarria edo ardatza baita, Nafarroan euskal usaina duen guztia ezabatzea, hori baita euren aburutan balizko anexio baten mamua behin betiko uxatzeko bide bakarra, berdin die hainbeste maitatzea aldarrikatzen duten lurraldearen izaerari sustraia edo erauzten dioten, euren helburua oso argia da.

Zorionez, badago euskara gaure egundo euskal agintarien aldetik jasotzen ari den eraso guztiei aurre egiteko eta batez bere iraultzeko oso konponbide zuzen eta zilegizkoa: bozkak. Iritsiko da, noski, nafar eskuin egoskor hau gainditzeko eguna, Nafarroako euskaltzale guztiak bilduko dituen aukera taldekeria guztien gainetik gobernu on eta zabal bat eratzeko. Aldatuko dira, beraz, gauzak, nafar eskuinak kanpoan saltzen duen Nafarroaren ikuspegia ez baita batere zuzena, oso murritza baizik, haiei egokitzen zaiena soil-soilik, euskararekin zein euskal kulturarekin zerikusia duen askoa arrotza bailitzan edon banaka batzuen gauza, mania ere, gutxiengo izateko kondenatuak zein toleratuak. Sinestarazi nahi diete kanpokoei Nafarroa Aragoi edo Errioxa bezain gaztelaua edo erromantzea dela, euren burua euskalduntzat dutenak kanpotik etorriak balira bezala edo fanatiko hutsak. Hortakoz ezkutatzen diete gaur egungo Nafarroako errealitatearen hainbat alderdi edo datu, ikastolen sarea iparretik hegora barreiaturik dagoela, nafar euskaldunak Nafarroa osoan zehar sakabanaturik, badagoela nafar pila euskaltegietara jotzen dutenak eta ez inolako lanpostu bat eskuratzeko asmotan beste euskal herrialde batzutan bezala hain zuzen, halaber euskal kultura beren duten nafarrak gero eta gehiago direla, euren borondatez gainera.

Bada garaia mota guztietako estremismoak alde batera lagatzeko, alde batekoak zein bestekoak, bada garaia gizabanakoen eskubideak aintzat hartzeko eta ez politikari ziztrin batzuen aurreritziak edo aberrikeriak, bada garaia urteotan, eta denok dakigunen ezinbesteko laguntzaren erruz, euskara zein bere kulturaren inguruan hedatutako gezur edo konplexuak behingoz eta errotik ezeztatzeko, bada garaia nork bere nahi zein gogoak erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko, bada garaia Barcina, Sanz, Iribas eta enparatuekin zerikusirik ez duen beste Nafarroa benetan zabalago, anitzago, jakitunago, libreagoa ikusteko.

Eta bien bitartean Iribas jauna bezalakoak nazkatzen baino ez dira ari...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...