jueves, 12 de enero de 2012

EGUR GEHIAGO!


Behekoa, jakina, txatxetan edo zen. Egia da, ordea, Marotoren irudia dexente gustatzen zaidala PPkoa izanik, gaineratzen duela alderdi honetan oso arraroa, eskasa, bitxia, den ustez behintzat zabalago bat; entzun edo irakurri besterik ez dugu behar behekoan ere BILDUren kontura adierazitakoa.

Dena dela, ezin gara itsutu azalez Gasteizko alkate jaunak oso itxura ona ematen duelako. Itxurak itxura alkateritzara heldu bada bere alderdiak proposatzen dituen ideia zein asmoei esker izan da. Besteak beste etorkinen gainera isuritako susmo, birao eta ohohar deskalifikazio guztiei esker, hiriko biztanle asko eta askok aspalditik eskatzen zituztenak hain zuzen ere, jakin badakigulako hainbat etorkinek egindako gehiegikerien erruz -baina bertakoek egiten dituzten gehienak sekula aintzakotzat hartzeke- etorkingoaren aurkako jarrerak zein ikus/pentsamoldeak ikaragarri zabaldu, hedatu egin direla gure hiri betidanik atzerakoi eta ez oso eskuzabal honetan, atzerritarrari beti muzi egon diona nola edo hala eta ustezko diskurtso abegikorrak alde batera utzita, denok ondo asko badakigu kaleko jende gehienari galdetzekotan zer-nolako erantzunak edo eritziak jaso ditzakegun, ia gehienak kontra, gurea egiatan ez baita izan inoiz kanpokoak begi onez ikusten zituen hiria, gehien jota beharrezkoak zirelako onartu eta askotxo molesta ez zezaten hainbat arinen zokoratzen zituena baizik.

Nik uste beraz Maroto jaunak eskuratu egin duela hein handi batean alkate makila etorkinen kontrako salaketa arinak bere gain hartu dituelako, agindu egin dielako dirulaguntzen politikaz nazka eginda zeuden hiritarrei nola edo hala konponduko zuela, kanpokoei kenduko dizkiela ezinbestez, beti euren usteen alde, hots, edozein atzeritar ikusi eta atoan muzin egiten zietenen sasiko egiak aintzakotzat hartuz, hauen aurreritzi gehienak ontzat emanez. Ezin nabarmengoa izan zen Zaramaga auzoko mezkitaren hika-mikaren inguruan esan eta egindakoa; itxi egin zuen auzokoek eskatu bezala, hots, alkate jaunak ez zituen inondik ere kontuan hartu etorkinen gutxieneko eskubide konstituzionalak, euren bozka-emaileen eskakizunak baino, nola ez. Alabaina, badirudi hauek ziren kopurua baino handiagoa den beste hiritar kopuru batek alkate jaunak berez gogoko ez duen edo haren interesen kontra doan zertxobait eskatzekotan ez diela jaramonik ere egingo, hau da, Euskaltzaindia Plazaren aldeko plataformakoei gertatu bezala.

Eta hau guztiau gutxi bailitzan, horra hor Tenerias kalean antzerako iskanbila suertatu egin zaiola alkateari, bertan aspalditik dagoen mezkitakoek nola edo hala zabaldu egin nahi dutela murritz-murritz geratu zaielako haien betebeharretarako, eta auzokoak, noski, eragozpenak, zaratak-eta direla medio, kontra azaldu dira denok batera. Zer egingo du Maroto jaunak? Auskalo, baina badakigu aurretiaz zer egin zuen, beraren bozka-emaileen eskakizunak asebetetzea, antza helburu bakarra zuela.

Edonola ere, gauza benetan bitxia betiere etorkinekin halako hika-mikak edo gaztakak sortzea, ia ez dira-eta sortzen bestelako elkarteak edo direnean, ezta inor kexatzen kirol, mendi edo sukalde elkarteren batek sortzen dituen eragozpenengatik, zaratengatik, kiratsarengatik edo txiza arrastoengatik, beharbada auzoetariko asko eta asko zenbait elkarteko bazkide direlako, beharbada ere elkartekook legea behar bezala betetzen dutelako, baliteke gu beti kanpokoak baino garbiagoak garen aldetik... Orduan, ezin argiago, zuzenago, legea bete behar eta kitto, besterik ez, nahiz eta zoritxarrez aspaldi honetan bertoko asko eta askori bertoko legealdia batere gustatzen ez zaiola ematen duen, oso arina deritzote, eta hori dela eta eskatzen dute etengabe egur gehiago, baina betiere kanpokoei...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...