jueves, 19 de enero de 2012
BART ELDARNIOA
Bart lo egin ezinik, eldarniaturik, benetako oinazea, sufrikarioa, ezin asmatu noraino gastroentiris batek jota baldin bazabiltza ere, gauerdia baino lehenago, hirurak aldera, banengoen esna-esna, egia esan amesgaizto batetik itzarri naiz ezustean, izu-ikarak jota. Gero, ohean bostak arte iraulka izerdi patsetan, sabela hanpaturik eta etengabe eztulka ere bai. Badiot, bai sufrikario handia, bai aste petrala igarotzen ari naizena, zeren ez bainaiz ni lurjota dabilena badira nire bikotea edo semeak, hurrenez hurren goazela gaixotasunaren amildegira zuzen-zuzen, ozta-ozta oldarrez.
Lokartzeko modurik ez zegoenez, logelako atea itxi eta telebista ixiotu egin dut ia tupustean, ea honek lokartzen ninduen behingoz. Alperrik, denetarik ikusi behar baina beti alper-alperrik. Bazegoen hamaika telekate zuzeneko musika ematen ari zirela, flamenkoa (Morente aita eta alaba, Mercé, Camarón handi-handia...), jazza eta, bai bitxikeria ederra, xelebrekia ez baldin bazen, nor eta... aspaldiko!, Tontxu bilbotar ren zuzeneko kontzertu bat, ezin aproposagoa loari eusteko bai berriro alperrik. Baziren ere, noski, ohiko eta mota guztietako tele-iruzurgileak, nor baino nor xelebreagoa, barregarriagoa, agian ere zitalagoa. Horrez gain, baziren ere Cuéntame telesaioaren emanaldi zahar-zaharrak, nik uste islatu edo nahi duten garaia baino zaharkituagoak, Frank Cappa bezalako Gerra Zibileko hainbat argazkilariren irudietan azaltzen ziren gizabanakoei buruzko erreportaje txit interesgarri bat, eta benetan bitxia begitandu egin zaidan telesaio bat, non zenbait produktu nola sortu edo ekoizten ziren erakusten zuten, hau da, zelan jartzen zituzten palitoak kontserba ontzietan edo zerezko eginak zeuden kirolariek erabiltzen zituzten jabalinak, gauza ikaragarri interesgarriak, jakina.
Baina, eta esan bezala, den-dena alperrik, telebistari begira egon bainaiz ez dakit nik noiz arte, baina bat-batean erabaki dut amatatzea eta nire burko zein izararekin lehian hasi naiz behin berriro ohe gainean iraulka. Eta zertarako? Ezertarako ez, ordubete ere lorik ez egiteko, gaur goizean arrunt lur jota egoteko, logureak erreta egoteko, eta hau guztiau gutxi bailitzan oraindio zeharo sendatu ez den umea zein gaixotzen ari den nagusiarekin etxean bakarka gedatzeko, bihar sorterrira itzultzeko gauza izango garenentz asmatzeko.
Edonola ere, eta zeharo neke-neke eginda, erdilo baino gehiago, haurrekin etengabe errietan eta abar, aitortu beharrean nago Camarón bezalako erraldoi bat entzutea aparteko plazerra izan dela, egundokoa, batik bat aspaldi-aspalditik entzuten ez nuen kanta zoragarri, zirraragarri, hunkigarri hau, goiko bideokoa esanahiet...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario