sábado, 7 de enero de 2012
KOLOSALA OTE?
Izan da, bai, oso bitxia atzoko manifarako dei edo iragarkien artetik gehien entzun/ikusitakoa: kolosala izango da. Bada oso lelo ezaguna euskal kulturan edo, Sarriri hartutakoa -omenaldi oso adierazgarria euskaldun gehienontzat- eta azken asteotan milaka bider aldarrikatua ezker abertzalekoek egin ohi dituzten publizitate iragarpen benetan apartekoen enegarren adibidea.
Eta baliteke atzokoa kolosala izatea, baliteke inoiz baino gehiago bildu izana Bilboko kaleetan zehar. Eta? Benetan kolosala izan al da milaka euskal hiritar presoen aldeko manifa bat osatzea? Ala ez al dakigu gurean presoen eskubideen aldeko gehiengo bat badagoela? Baina agian horrexegatik ere ez gara gure burua ezin ageriago uzten ari kanpoan guri begira dauden denon artean, ez al gara munduari aldarrikatzen ari bizi izandako tragedia honetan gure sentiberatasuna, egiazkoa, atzokoa bezalako manifa batean parte hartzeko kalera hainbeste jende irten zuena, presoen alde dagoela biktimenean baino lehenago? Ez al gara erakusten ETAk emandako aurrepausoarekin aski badugula, ez dugula inondik ere haren deusestatzea, konfidantza osoa dugula gaurdaino samina eta oinazea baino eragin ez duen gaizkile erakunde batean, ez al gara aitortzen ETA oso aintzakotzat hartzen dugula egindako min eta kalte guztiak hutsaren hurrengoak balira bezala azken finean?
Galderak galdera. Eta ni zer? Non egongo zatekeen nire burua atzo Bilbotik gertu egon ezkero, joango al nintzatekeen atzokora lehenago hamaikara joan bezala auskalo zeren edo zeinen kontra edo alde aldarri egitera? Nik ere nahi dut euskal presoak noiz edo noiz EHra itzultzea, nik ere nahi dut hau guztiau hainbat arinen konpontzea, gure gizartearen zauriak lehenbailehen sendatzea, nik ere uste dut hori izan dadin nolabaiteko aurrepauso eskuzabalak egin beharrean gaudela halabeharrez, auskalo noiz, auskalo noraino, auskalo nortzuekin eta zergatik, auskalo noren edo zeren kalterako.
Alabaina, nik ere uste dut atzokora inondik joango ez nintzatekeela, oraindio kosta egiten zaidalako, ia ezinezkoa suertatzen zait, nire burua ETA hain aintzakotzat hartzen darraien norbaiten ondoan manifa berean irudikatzea, oraindio ere begitantzen zaizkit benetan kolosalak atzokoan kalean ixilpean aldarrika ari zirenetariko nork baino gehiago bizi eta batez ere bere dituen zurikeria zein alderdikeria.
Falta da, bai, falta, askotxo gaurdaino hiltzaileen alde edo ondoan egon direnek berez zilegizkoak diren hainbat eta hainbat eskubide aldarrikatzeko benetako zilegitasun morala izan dezaten, alafede.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario