lunes, 31 de enero de 2011
KEN IRAK ETA GEHI EGIPTO
BERRIAN ikusita, hain leku historikoa ezaguna izanda eta guzti Fox telebista kateko infografia egileak Iraken kokatu du Egipto mapa batean. Zehazki, Saudi Arabiaren iparraldean eta Siriaren ekialdean. Egipto ez dago Asian, Afrikan baizik, baina are okerrago ipini duten lekuan IRAK dago, hain zuzen ere azken urteotan behin eta berriro hizpide zein irizpide izandako beste herri arabiarra. Ziurraski Foxekoek hamaika aldiz erabili dute mapa bat IRAK kokatzeko, bere entzulegoak jakin dezan non demontre dagoen demokrazia eramango zuten Saddanherria.
Baliteke agian hankasartzea izan ez izatea, sabotaia moduko zeozer xede ironiko-kritiko batez entzuleei nola edo hala adierazteko benetako demokrazia nondik edo nola datorren. Baina ez dut uste, asmakizun ederra litzateke baina ez zentzunezkoa. Ez dakit nik EE.BBetan ere LOGSE antzeko zerbait dagoen, badirudi hango hezkuntza sistema ere ez dela oso fina, horra hor beraz benetako motiboa, infografoa beharbada higt-schooletik zuzen-zuzen FOXsera iritsi izana entxufe baten bitartez edo, auskalo! Baina edonola ere nabarmen da estatubatuar muturreko eskuindar kate honen arduragabekeria, honekin zein guztiarekin, eta oso adierazkorra, asko; baina nori axola dio EEBBetan non dagoen Egipto ala Mexiko? Batean taliban modukoak direla eta bestetik bizkar bustiak datozela jakiteaz dezente badute-eta.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario